araia peña

Emakumezkoen Liga: Gernika KESB

Uda honetan, 2014/15 denboraldian FEB txapelketetan arituko diren talde bizkaitar guztien fitxaketen eta albiste guztien berri emango dizuegu. Taldeak osatu ahala, informazioa osatzen joango gara, behin  klub bakoitzak datorren denboraldiko jokalarien beri ematen duenean. Informazioa prensa@bizkaiabasket.com helbide elektronikora bidaltzeko aukera duzue, eta gure webgunean informazioa eguneratuko dugu. (Onartu dugun informazioa, ofiziala izango da soilik). GERNIKA KESB –…

Gerardo Candina: “Gernika KESB Emakumezkoen Ligan egongo da”

Emakumezkoen saskibaloiko elitezko proiektua aurrera darrai. 2013/14 denboraldi honetan, Ibaizabalek Emakumezkoen Ligari eutsi ezin izan zion arren, Gernika KESB taldeak LF2-tik Emakumezkoen Ligara igoera lortu zuen, denboraldi bikaina jokatu ondoren. Beraz, elitezko proiektua aurrera jarraitzen du, eta emakumezkoen saskibaloi bizkaitar osoari zabaltzen da. Elkarrizketa osoa gaztelaniaz ikusgai.

Curso Entrenador - Entrenatzaile Ikastaroa

Gernikako Ikastaroko behin-betiko ordutegiak

Larunbatean Grado 1 Entrenatzaile Ikastaroa hasiko da, Bizkaiko Saskibaloi Federazioak Gernika KESB klubarekin batera antolatzen duena. Gogoarazten dizuegu ikastaro hau ofiziala ez dela, eta balio akademikorik ez duela. Ikasleek 15 lan egun dituzte aurretik, lehenengo mailako irakasleekin. Klase guztiak Seber Altube Ikastolan izango dira, eta ondoren behin-betiko ordutegiak ikusgai dituzue. Behin-betiko ordutegiak Edozein zalantza izanez…

Juan Carlos García/Solobasket.com gernika campeón lf2

Bilbao Basketek omenaldia egingo dio Gernika Bizkaiari lortutako igoeragatik eta denboraldi bikainagatik

Emakumezkoen Liga 2-ko taldeagaz gain, klubaren harrobizko taldeak ere omenduko dira, horietako hiruk Bizkaiko titulua aurten irabazi dutelarik;  emakumezkoen juniorra, emakumezkoen haur kategoriako Gernika BHI taldea eta emakumezkoen mini mailako Allende Salazar. Miribillan izango dira Emakumezkoen Ligako taldearekin batera. Ekitaldi hau Bilbao Basket Fundazioari eta Bizkaiko Saskibaloi Federazioari esker da, gure Lurralde Historikoan harrobizko saskibaloiari…

Curso Entrenador - Entrenatzaile Ikastaroa

Gernikako Grado 1 Ikastaroa ekainaren 14an hasiko da

Bizkaiko Saskibaloi Federazioak, Gernika KESB klubaren laguntzarekin batera, Grado 1 Entrenatzaile Ikastaroa antolatu du uda honetarako, ekainaren 14an hasi eta uztailaren 1ean amaituko dena. Ikastaro ez ofiziala eta inolako balio akademikorik ez duela gogoarazten dizuegu. Bi astetan zehar, era intentsiboan ikastaro hau antolatuko da. Interesatuta zaudetenok kontuan izan izena emateko epea ekainaren 9an amaitzen dela.…

mario lopez gernika

Mario Lopezek Desafioan LF2-ko taldea entrenatuko du

Amaiera ezinhobea Gernika Bizkaiak aurten bizi izan duena, Mario Lopez entrenatzailearen eskutik, Emakumezkoen Ligara igo baita. Behin denboraldia amaitu dela, sariak jasotzeko garaia da. Asteburu honetan, Espainiako Saskibaloi Federazioak antolatzen duen “Emakumezkoen Liga – Emakumezkoen Liga 2 Desafioa“-n parte hartuko dute gernikako Mario Lopez entrenatzaileak eta Naiara Diez eta Patricia Valiente jokalariek. Emakumezkoen Liga 2ko…

FASE FINAL CADETE FEMENINA LOIOLA GERNIKA

FF KADETE EMAK.: Loiolak lan egin behar izan du Gernikaren kontra titulua bereganatzeko

Igande arratsaldean jokatu zen Kadete Emakumezkoen Amaiera Faseko hirugarren jardunaldia, ostiral honetatik Sopelan jokatu izan den Bizkaiko Txapelketan, non Loiola Indautxuk Bizkaiko titulua irabazi duen partidu guztiak irabazi ondoren, igandean Gernikari 45-61 irabazita. Horrez gain, Tabirakok Getxori 52-72 irabazi zion, eta bigarren posizioan amaitu du. Tabirakok, Getxok eta Gernikak garaipen banarekin amaitu dute txapelketa.  …

fase final cadete femenina gernika tabirako

FF KADETE EMAK.: Loiolaren erakustaldia eta Gernika berreraiki da

Kadete emakumezkoen Amaierako Faseko bigarren jardunaldia zapatuan jokatu da, Sopelan, ostiraletik jokatzen ari den Bizkaiko Lauko Finalean. Loiola Indautxuk berriz ere bere sendotasuna erakutsi du, kasu honetan Getxoren kontra (78-27), eta Gernikak Tabirakori lehia zirraragarri batean irabazi zion (68-71). TABIRAKO BAQUÉ 68 – GERNIKA 71 Kronika gaztelaniaz ikusgai. Estatistikak LOIOLA 78 – GETXO 27 Kronika…

FASE FINAL CADETE MASCULINA GETXO TABIRAKO

FF KADETE: Loiola (E) eta Unamuno (G), euren asmoak agerian utziz

Kadeteetako Amaierako Faseetako lehenengo jardunaldian, talde bi nagusitasunez aritu dira. Emakumezkoetan, Sopelan, Loiola Indautxuk Tabirakori 68-38 irabazi zion, bigarren zati ikusgarri baten ondoren. Jardunaldiko beste partiduan, Getxok Gernikari irabazi zion, 48-52. Gizonezkoetan, Unamunok gogor ekin zion lanari eta Leioa erraz garaitu zuen, 32-66. Beste partiduan, etxeko taldeak, Tabirakok, ezin izan zion Getxori irabazi. KADETE EMAKUMEZKOAK…

HAUR KATEGORIAKO EMAKUMEZKOEN AMAIERAKO FASEA: Gernika BHI, Bizkaiko txapelduna

(ARGAZKIAK: Rafael Barrena) Joan den asteburuan, Haur Kategoriako Emakumezkoen Errendimenduzko Amaierako Fasea antolatu zen, non Gernika BHI taldeak finalean La Salleri 71-57 nagusitu zitzaion. Gernikarrek Espainiako Txapelketan parte hartuko dute eta Euskadiko tituluagatik borrokatuko dute. Larunbatean jokatutako jardunaldian, La Sallek Mungiari irabazi zion, denboraldi bikaina egin duena. Baina etxeko taldea askoz hobeto aritu zen, 75-37.…