Talde federatuen inskripzioak eta bestelako kontuak
2016/17. denboraldia prestatzeari ekin diogu dagoeneko Federaziotik. Hori dela eta, hona adierazten dizuegu nola jardun beharko duzuen hurrengo egunetan taldeen izen ematearekin eta beste hainbat konturekin. KOMUNIKAZIOA Lehenik eta behin, gogoratu guztiei dagokizuela Federazioko helbide elektronikoa. Webgunetik sartu zaitezkete horretara, bere momentuan egokitutako erabiltzaile-izena eta pasahitzaz baliatuta. Alabaina, hura da Federazioak korrespondentzia igortzeko erabilitako bidea…