FASE FINALAK Junior Giz.: Unamuno txapeldun, Loiolari kostata irabazi ondoren
Asteburu honetan Junior Gizonezkoen Fase Finalak jokatu dira Amorebieta-Etxanoko Larrea Kiroldegian, eta konbinaketa guztiak edo gehienak posible ziren azken jardunaldian. Berdinketa hirukoitzak txapelketa irabazteko, berdinketa hirukoitzak bigarren posizioa lortzeko, etab. Leioak Tabirakori (75-58) irabazi zion, horrek berdinketa hirukoitzik egongo ez zela adierazi nahi zuen, eta Unamuno-Loiola neurketako irabazlea, Bizkaiko Txapelduna izango zen. Unamunok Loiolari (63-69)…