ZORNOTZA

GDKO Ibaizabalek garaipenarekin hasi du liga, Zornotza eta Gernika ez bezala

Joan den asteburuan Emakumezkoen 2. liga eta Zilarrezko LEB mailako liga hasi ziren, bietan talde bizkaitar bat zegoelarik. Aurretik, Gernika Bizkaiak ere hasia zuen liga, eta hiruretatik, soilik GDKO Ibaizabalek eskuratu zuen garaipena, Araski 72-55 mendean hartuta. Espainiako Saskibaloi Federazioan ari den laugarren taldea, Santurtzik alegia, datorren asteburuan hasiko du liga. Informazio gehiago, hemen.