TABIRAKO PRIMERA NACIONAL FEMENINA

Tabirako Baquék LF2ra Igotzeko Fasean hirugarren posizioan amaitu du

[box]Emakumezkoen Lehenengo Mailako Tabirako Baqué taldeak asteburu honetan Salamancan jokatu den Emakumezkoen Liga 2ra Igotzeko Fasean hirugarren posizioan amaitu du. Etxeko taldeak, Universidad de Salamancak, lehenenengo posizioan amaitu du, eta Bera Bera euskal taldeak bigarren. Saririk lortu ez izana, ez du denboraldi osoan zehar lortutakoa indargabetzen.[/box] Tabirako Baqué taldeak Leheneng Mailan jokatzen jarraituko du. Joan…

tabirako primera nacional

Tabirakoren LF2-ra igotzeko Amaiera Faseko aurkariak eta egutegia

[box]Behin liga guztiak amaitu eta Igoera Fasearen aurreko fase guztiak jokatu direla, dena prest da Emakumezkoen Lehenengo Mailako 1. multzotik nor igoko den ezagutzeko, 2014ko maiatzaren 16tik 18ra Salamancan jokatuko dena. Tabirako da bertan izango den talde bizkaitar bakarra.[/box] Universidad de Salamanca, ED Lourenza Ensino, Bera Bera eta Tabirako Baqué elkarren aurka arituko dira ostiral honetatik…

mario lopez gernika

Mario Lopezek Desafioan LF2-ko taldea entrenatuko du

Amaiera ezinhobea Gernika Bizkaiak aurten bizi izan duena, Mario Lopez entrenatzailearen eskutik, Emakumezkoen Ligara igo baita. Behin denboraldia amaitu dela, sariak jasotzeko garaia da. Asteburu honetan, Espainiako Saskibaloi Federazioak antolatzen duen “Emakumezkoen Liga – Emakumezkoen Liga 2 Desafioa“-n parte hartuko dute gernikako Mario Lopez entrenatzaileak eta Naiara Diez eta Patricia Valiente jokalariek. Emakumezkoen Liga 2ko…

FASE DE ASCENSO GERNIKA ALCOBENDAS

83. buletina: Bikain

Denboraldi biribila Gernikarena. Bikaina. Hasieratik bukaerara arte. Liga erregularrean liderrak. Igoera fasea jokatzeko billetea liga amaitzeko zazpi jardunaldi falta zirenean ziurtatuta. Eta lan bikaina Logroñon. Poker. Lautik lau. Emakumezkoen Ligara igo da. Mailarik gorenera. Apirilaren 28an, astelehenean, Foru Hiribilduak harrera berezia egin zion bere taldeari Udaletxean. Etxekoen babesa. Gertatutako guztia, Alberto Garcia kazetariaren eskutik. [button…

FASE DE ASCENSO GERNIKA ALCOBENDAS mario lopez

Mario Lopez: “Bihotzarekin jokatzen denean, oso txarto egin behar da galtzeko”

Gernika Bizkaiaren entrenatzailearekin, Mario Lopezekin, eta harrobiko bost jokalarietako batekin, Judith Monasteriorekin hitz egiteko aukera izan dugu. Hona hemen asteburu honetako protagonistetako bik bizitzako esperientziaren inguruan esan dutena. MARIO LOPEZ: “BIHOTZAREKIN JOKATZEN DENEAN, OSO TXARTO EGIN BEHAR DA GALTZEKO” Bizitasun handiko asteburu baten ondoren, jada ahots barik agertu zen Mario Lopez prentsa aretoan. Bertan partiduaren…

Gernika Bizkaia, campeón de Liga Femenina 2

Gernika Bizkaia, Emakumezkoen Liga 2-ko txapelduna!

Gernika Bizkaiak Emakumezkoen Liga 2 irabazi du, ostegunetik igandera arte Logroñoko Lobete Kiroldegian LF2-ko Igoera Fasean partidu guztiak irabazi ondoren. Finalaurrekoan Alcobendasi 48-57 irabazi zioten,  7 jokalari bizkaitar, horietako bost klubeko harrobian hasitakoak direlarik, eta taldearen bizkarrezurra fitxaketa zentzudunekin osatua: MVP  Miller, Naiara Díez, Patricia Valiente eta Roundtree. Gernikatik 200 zale hurbildu dira Logroñora gernikarrak aupatzera.…

gernika plantilla fase ascenso

Gernika Bizkaia Emakumezkoen Ligara igo da! Zorionak!

Gernika Bizkaiak Igoera Fasean egindako lan biribilari esker, sarrita ematen ez dena lortu du foru hiribilduko taldeak, Emakumezkoen Ligarako billetea jadanik irabazi izana, orandik finalaurrekoak jokatu ez dituenean, aurten jokoan 3 plaza baitaude. Etxeko taldearen porrotak, Campus Promoterena Universidad de Ferrolen aurka partidi zirraragari batean, Gernika Bizkaia finalaurrekoetako talde onena bihurtu da, irabazitako-galdutako partiduen balantzeari…

mario lopez tiempo muerto gernika

Gernika Bizkaiak Al-Qázeresi irabazi dio eta gutxi falta zaio igoera lortzeko

[box]Bere multzoaren lehenengo posizioan amaitu dutenez, Gernika Bizkaiak finalaurrekoak beste multzoko bigarren sailkatuaren aurka jokatuko du ((Alcobendas, Promete edo Ferrol). Neurketa horretan irabazi ezkero, zuzenean lortuko zten EmakumezkoenLigarako sailkapena. Baina Gernika Bizkaia LF-ko taldea izan daiteke gaur arratsaldean bertan, Campus Prometek Universidad de Ferrolen aurka galtzen badu.[/box] Egin beharreko lanak ia eginda daude jada, Gernika…

gernika fase de ascenso lf lf2

Gernika Bizkaia vs Al-Qázeres zuzenean gozatu (larunbatean 11:00etan)

Larunbatean, goizeko 11:00etan Gernika Bizkaia Logroñon jokatzen ari den Igoera Faseko hirugarren partidua zuzenean ikusteko aukera duzu. “Pasión Medio Comunicación”-ek partidua zuzenean eskaintzen dizu: www.pasionmc.com Gernika Bizkaiak Al-Qázeres taldearen aurka jokatzen du, talde biek multzoaren lehenengo posizioa bilatzen dutelarik, ondoren Emakumezkoen Ligarako hirugarren billetea emango ziena. Cacereseko taldea oso sendoa da, eta ez du partidurik galdu nahi.