Mungian saskibaloia eta solidaritatea bat egin zuten jardunaldi arrakastatsu batean

Joan den ostiralean, abenduaren 6an, Mungiako José Antonio Agirre Kiroldegian Olea-Elguezabal familiari diru-laguntzak eskaintzea helburu zuen ekintza bat antolatu zuen BizkaiaBasket Fundazioak Mungiako Udalaren eta Mungialde, Saskel eta Mungia ST kluben eta Malen Skate Klubaren laguntzarekin. Euren lau seme-alabetatik hiruk duten coroideremia eritasunaren aldeko ekintza izan zen, ikerketa lanetarako diru laguntzak biltzea helburu zuena. Irtenbide…