EUSKAL LIGAK: Lehen itzuliko amaiera

Amaitu da gure Euskal Ligako taldeentzat lehen itzulia, orokorrean, Gizonezkoen Kadeteak eta Emakumezko Juniorrak dira sailkapenean hobeto kokatuta daudenak eta hori dela eta, A1erako sailkatzea errazago dute. Gainontzeko taldeek ere lehen lau postuetan sailkatzeko aukerak mantentzen dituzte. EMAKUMEZKO KADETEAK Loiola eta Tabirakoren aurkako derbiaren itxi dute multzoko lehen itzulia, hau da, azkenak azkenaurrekoaren aurka. Partida…

EUSKAL LIGAK: Getxosaskik lehen garaipena lortu du Junior mailan

 EMAKUMEZKO KADETEAK  Asteburu honetako albiste positibo bakarra La Sallek eman digu, Araski taldeari 50-65 irabazi diolarik. Loiola eta Tabirako oraindik irabazi ezinik daude: Indautxukoak 48-69 galdu zuten Easoren aurka eta Tabirakok 69-33 galdu zuen Kirolak Arabaren aurka. Autocares liderrak 61-56 irabazi zion Gernikari, partida oso lehiatu batean. GIZONEZKO KADETEAK Loiolak kolideratoa galdu zuen Iurre Tabernaren…

EUSKAL LIGAK: Junior mailetan talde bizkaitarrak lidertzan

Asteburu ona izan da orokorrean Euskal Ligan dauden talde bizkaitarrentzat. Juniorretan, gure bi talde daude lidertzan, mutiletan Bilbao Unamuno taldeak Easo eta Fundazio taldeekin batera sailkapenaren buru da eta nesketan Tabirako maila ikaragarria erakusten dabil,izan ere Aranurrekin batera, 4 garaipen lortu ditu 4 partidetan. Ikustekoa izango da hurrengo jardunaldia, izan ere talde biek elkarren aurka…

EUSKAL LIGA: Talde Bizkaitarren hiru lidertza lehen jardunaldia eta gero

Asteburu honetan hasi dira Euskal Ligak, non A1ean sartzeko beharrezko garaipenak eskuratzeko helburuarekin 12 talde bizkaitar ditugun lehian. Partida guztietatik, Unamuno eta Loiolaren arteko Kadete mailako derbia nabarmentzen dugu, non bigarrenek 70 eta 74 gailendu ziren. Orokorrean jardunaldi ona izan da talde Bizkaitarrentzat Euskal Ligan. Lau mailetatik hirutan, talde bizkaitarrak ditugu sailkapen buru. GIZONEZKOEN JUNIOR…

[:es]Juan Carlos Bernad: ” El objetivo es mantener la totalidad de la plantilla”

Datorren kurtsoari begira Lehen Mailan izatea erdietsi berri duen Mikeldi Unamunoko entrenatzaile Juan Carlos Bernadekin mintzatu gara. Lider bezala sailkaturik lortu duteh elburua, azken jardunaldian Astigarraga La Salle Mundarro 72-59 mendean hartu eta gero. Giro ederra zale eta jokalarien artean. Urte miresgarria, Bernaden hitzetan, zeinean helburu nagusiez gain lagunarteko kolektiboa finkatu da. Ikus itzazu adierazpen…

Kadete Mutilak: garaipen landua Unamunok Tabirakoren kontra lortutakoa (52-57)

Emaitza justu samarrekin gaitasun handia izana agertu zuen Unamunok Tabirakoren aurkako lehian. Primerako partidua egin zuten Aranzabal eta Unai eta Jorgek lehen laurdenean, Unamuno gaizki kanpoko jaurtiketetan eta ahulago jokoan. Ustekabeko hasiera jasan arren, bigarren partetik aurrera Muñoz, Jon García eta Betolaza izan ziren adierazgarriak norgheiagokari buelta emateko, errebote defentsiboan ugari hobetzeari esker. Haatik, 44-38…

FF Junior Mutilak: Unamuno Bizkaiko txapeldun, Getxosaski txapeldunorde

Erabakita zegoen dagoeneko titulua atzoko partiduak jokatu aurretik, Unamunok irabazita baitzituen lehenagoko biak. Garaitu gabe amaitu nahi izan zuten halaber bilbotarrak, Loiola 70-56 irabazita. eta bigarren Ziorcontrol Getxo izan zen, Tabirakori 60-77 garaitu ondoren. Epailearen erabaki batzuen kontra agertu ostean, laster gelditu zen Tabirako zuzendaririk gabe aulkia uztera behartuta. Horrek, eta getxotarren asmatzea batik bat…