BSFren administrazio-zerbitzutik gogorarazi nahi dizuegu federatutako lizentziak lehiaketa hasi baino lehen izapidetu behar direla. Lehiaketa hori irailaren 21ean eta 22an hasten da maila eta kategoria gehienetan.
Horregatik eskatzen dugu klubak lehenbailehen joan daitezela lizentziak kudeatzen, lehiaketaren hasierara garaiz eta behar bezala iritsi ahal izateko.
Era berean, gogorarazten dugu federazio honek klubei zerbitzua eskaintzeko eta kudeaketa hobetzeko duen helburuari dagokionez, lizentzien tramitazioan berritasun nagusia dela lizentziak modu digitalean sina daitezkeela, baita DBLOarekin lotutako baimenak ere.
Lizentziak modu digitalean sinatu nahi dituzten taldeentzat, Optimalwayk bi bideo argitaratu ditu, prozesua nola egin azaltzen dutenak.
- Klubentzako bideoak
- Gurasoentzako edo legezko tutoreentzako bideoa (eskatzailea adingabea bada), eta adin nagusiko gainerako federatuentzako bideoa
Gogoratu nahitaezkoa dela behar bezala sinatutako dokumentazio hau igotzea:
- Aitak, amak edo legezko tutoreak (eskatzailea adingabea bada) edo federatuak (adinez nagusia bada) sinatutako lizentzia-eskaera.
- DBLO klausula, aitak, amak edo legezko tutoreak sinatua (eskatzailea adingabea bada), edo federatuak, adinez nagusia bada.
- Osasun-azterketa (24 hilabeteko indarraldia du).
- Dokumentazio gehigarriaz gain, beharrezkoa izanez gero.