Jaurtiketa libreek Zilarrezko LEB finalera sailkatzeko bosgarrenen partidua jokatu behar izatera eraman dute Ametx Zornotza

Bosgarren partidua egongo da Granadan. Ametx Zornotza bere helburua lortzetik gertu izan zen finalerdietan baina itxaron egin beharko du. Ostiralean jokaturiko partiduan Zornotzarrek 81-80 irabazi zuten luzapenean. Igandean Covirán hobeto aritu zen eta 4,60 metroko lerrotik izandako %61eko asmatzeak momentu erabakigarrienetan partidua ezin lotu izana ekarri zuen. HIRUGARREN PARTIDUA: AMETX ZORNOTZA 81 – COVIRÁN GRANADA…

TEKNIFIKAZIOA: Programaren ziklo eta kurtso amaiera

Pasa den igandean bukatu zen Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren Teknifikazio Programaren kurtsoa. 17 lan saio,250 jokalari eta 10 tekniko dira programak utzitako zenbakiak. Txutxi Solar izan dugu Teknifikazio Programa honen buru. Pasa den igandean 17. Saioa bukatu zen, ohiko proba fisiko eta argazki ofizialarekin. Solarrek aipatu bezala, “ kurtso honetan 250 jokalari baino gehiago izan dira…

GIZONEZKO SENIORREN 2.MAILAKO AZKEN FASEA: Leioa 80 txapeldun finalean Basauri Ikastetxeari irabazita

Pasa den asteburuan Kandelazubietan 4 talde onenek ospatutako Gizonezko Seniorren 2. mailako Azken Faseak saskibaloi une onak eta giro bikaina utzi zituen. Txapeldun bakarra egon zitekeen eta hori etxeko taldea izan zen, Leioa 80s. Leioarrek 82-56 irabazi zieten Basauri Ikastetxeari. Aurretik talde hauek, Indar Saski eta Galdakao kanporatu zituzten urrenez urren.  

GIZONEZKOEN SENIR MAILAKO AZKEN FASEA: Leioa Berri SBT txapeldun bilakatu da

Esperientzia oso garrantzitsua da eta horrela erakutsi zuten atzo Escolapios eta Barrena Berrik Senior Berezien Azken Fasean. Final handian Leioarrak 68-58 nagusitu ziren. Joan etorri askoko partidua izan zen baina Sedanorenek erregulartasun handiagoa erakutsi zuten. Lehen finalerdian etxekoek Lo Sfizio Napoletano Barrena Berri gogor baten aurka nagusitu ziren. Bigarren finalerdian Escolapios bikain hasi zen eta…

GIZONEZKO SENIORRAK 1. MAILA: MASC: Anbotopeko txapeldun bilakatu da finalean Zamudiori irabazita (53-72)

Finalerdien jardunaldi bikaina ospatu da Mungian Emakumezkoen Seniorren Azken Faseko lehen mailan.  Etxekoek Universidad de Deusto Loiolari irabazi zioten. Partidua azken laurdenean erabaki zen. Bigarren finalerdian Begoñazpiren lehendabiziko laurdena bikaina izan zen, finalera sailkatzeko nahikoa izan zelarik, Ugeragak markagailuari buelta eman zion eta soilik jaurtiketa libreetan egindako huts egiteek finaletik at utzi zioten eskuinaldekoei. Igandean…

AZKEN FASEA EMAKUMEZKO 1. MAILA : Titulua eta garaipena Mungiarentzat

Finalerdien jardunaldi bikaina ospatu da Mungian Emakumezkoen Seniorren Azken Faseko lehen mailan.  Etxekoek Universidad de Deusto Loiolari irabazi zioten. Partidua azken laurdenean erabaki zen. Bigarren finalerdian Begoñazpiren lehendabiziko laurdena bikaina izan zen, finalera sailkatzeko nahikoa izan zelarik, Ugeragak markagailuari buelta eman zion eta soilik jaurtiketa libreetan egindako huts egiteek finaletik at utzi zioten eskuinaldekoei. Igandean…

GIZONEZKO JUNIORRAK AZKEN FASEA: Bilbao Unamunok 39-49 irabazi dio Tabirakori eta titulua bereganatu du

Santutxuko Berrio Otxoa ikastetxean ospatu da Gizonezko Junior Mailako Azken Fasea maila honetan. Lehen jardunaldian Tourne Berrio Otxoak Bilbao Unamunoren erritmoa mantendu zuen lehen 28 minututan baina azken minutuetan ezin izan zuen erritmo hori mantendu eta zigor gogorra jaso zuen 43-99. Tabirakok 60-69 irabazi zion Mendibe gabe. Bigarren jardunaldian Bilbao Unamuno GetxoSaski baino gehiago izan…

AZKEN FASEA GIZONEZKO KADETEAK: Loiola Indautxuk dobletea lortu du Bilbao Unamunori irabazita

Loiola Indautxu 01  taldeak irabazi du Bizkaiko Txapelketa. Indautxuko Jesuitak ikastetxean ospatutako Gizonezko Kadeteen Azken Fasean ezustekoa gertatzeko zorian izan zen Loiola bien arteko partiduan. Loiola Indautxu 01ek 52-58 irabazi zion Loiola Indautxu 02ri asko sufritu eta gero. La Salle Bilbao ere saiatu zen Bilbao Unamuno ezustean hartzen baina Indautxukoak gehiago izan ziren57-53. Bigarren jardunaldian…

AZKEN FASEA EMAKUMEZKO KADETEAK: Gernika Txapeldun eta Loiola Indautxu Azpi-txapeldun

Gernika KESB taldeak Emakumezkoen Kadete mailako Bizkaiko Txapelketa lortu du Barakaldoko Paules Ikastetxean ospatutako Azken Fasean. Lehen jardunaldian Gernikarrak Loiola Indautxuri irabazi zieten hirugarren laurden bikain bati esker. Tabirakok La Salle Bilbao mendean hartu zuen oso partidu orekatu batean. Bigarren jardunaldian Gernikak Tabirakori irabazi zion, izan ere Durangarrak markagailua soilik 20 minututan eutsi ahal izan…