75. urteurrena: Bere amaierara iritsi da ‘Saskira jaurtitzen ekitaldia’

Bizkaiko kantxa guztietako saskietan jarri dira dagoeneko pegatinak 75. urteurrenaren logoa irudikatuz. Otsailean hasita eta apirilean bukatuz pasa izan dira Kontseiluko kideak klub federatuetako instalazioetatik horiek entregatuz. Ermuako Miguel Ángel Blanco polikiroldegia izan zen azkena, aurreko larunbatean, apirilak 30. Ekimenean parte hartutako guztiei eskertu nahi die Bizkaiko Saskibaloi Federazioak.

FF Junior Mutilak: Unamuno Bizkaiko txapeldun, Getxosaski txapeldunorde

Erabakita zegoen dagoeneko titulua atzoko partiduak jokatu aurretik, Unamunok irabazita baitzituen lehenagoko biak. Garaitu gabe amaitu nahi izan zuten halaber bilbotarrak, Loiola 70-56 irabazita. eta bigarren Ziorcontrol Getxo izan zen, Tabirakori 60-77 garaitu ondoren. Epailearen erabaki batzuen kontra agertu ostean, laster gelditu zen Tabirako zuzendaririk gabe aulkia uztera behartuta. Horrek, eta getxotarren asmatzea batik bat…

FF Junior Neskak: Txapeldun bihurtu zuen Tabirako Gernikaren aurka Loiolak lortutako garaipena (56-54)

Amaierako fase zirraragarria nesken aldetik bizitakoa. Getxo irabazi zuen Tabirakok lehenik eta behin, 71-54, eta ondoren Gernikak erdietsitako bi puntuko abantaila Tabirako bera txapeldundu zuen, Loiolakoak txapeldunorde izanik. Antolaketa taktiko ona biei dagokienez, Gernika eta Loiolaren artean. Saskiari begira hasierako trabak gaindituta, gernikarrak hartu zuten abantaila lehenengoz. Aitzitik, biek pairatzen zituzten defentsa arazoak. Segitzen zuen…