EUSKAL LIGAK: Loiola Indautxuk irabazi du derbia kadeteetan Zornotza sendo baten aurka

Euskal Ligak denboraldiko fase erabakigarrian sartu dira eta Zornotzak bere historiako lehendabiziko garaipena lortu du lehiaketa honetan. Kadeteek 54-66 irabazi diote Loiolari Bilbon. Hau eta beste gauza asko gertatu ziren Euskal Ligetan akta digitalak estreinatu ziren jardunaldi honetan. GIZONEZKO KADETEAK Asteburuko partidu nagusia Zornotzak eta Loiola Indautxuk jokatu zuten. Lehendabiziko aldiz talde zornotzar batek maila…

ELKARRIZKETA: Gorka Castrillo, luxua Bigarren maila berezian

Eskolta postua izan da bere haurtzaro eta bizitzako gainontzeko fase garrantzitsuetan Gorka Castrilloren babeslekua, eta bertan erakutsi ditu bere saskibaloi dohainak. 1798an jaioa, Caja Bilbao taldeko kidea izan zen.  Ondoren Txus Vidorreta eta Imanol Martinezen gidaritzapean aritu zen, Las Palmasen bizitako etapa profesionalean eta Zallako Bidegintza taldean urrenez urren. 21 urterekin saskibaloia utzi ondoren, gaur…

Lointek, GDKO, HA Zornotza eta Santurtzik goiko postuetan jarraitzeko balio dieten garaipenak eskuratu dituzte

  Albiste bikainak ekarri dizkigu asteburu honek FEB lehiaketetan dabiltzan gure taldeentzat. Lointek Gernika Bizkaia Bembibre baino hobea izan zen, GDKO-k garaipen garrantzitsua lortu zuen Cortegada aurkari zuzenaren aurka. HA Zornotzak  Mondragoni irabazi zion eta Santurtzik buelta itzela eman zion partiduari eta Ardoi baino gehiago izan zen, luzapena baliatuz. Irabazi ez zutenen artean RETAbet eta…

EUSKAL LIGA: Loiola Indautxuk eta Zornotzak pronostikoak bete dituzte eta A1ean jokatuko dute

[box]Asteburu honetan Euskal Ligetako azken jardunaldia ospatu zen, non ia guztia erabakita zegoen eta talde bizkaitarrek ezer gutxi zuten jokoan. Euskal Ligara igoera lortu zuten 4 taldeen faseetan zegoen emozio nagusia, izan ere A1eko postu bakarragatik lehiatzen ziren. Gure bost ordezkarietatik bik lortu dute helburua, Loiola Indautxu Gizonezko Juniorretan eta Zornotza Gizonezko Kadeteetan.[/box] Lau faseetatik…

GDKO Ibaizabal eta HA Zornotzak garaipen garrantzitsuak lortu dituzte aurkari zuzenen aurka

Lau partidutik bitan izan dira garaile gure taldeak. Lointek Bizkaia Gernika eta Bidaideak BSR taldeek atseden hartu dute. GDKO Ibaizabalek 76-70 irabazi zion Barcelonari eta horri esker hirugarren postuan dira Kataluniakoekin berdinduta. HA Zornotzak atzetik zuen Pas Pielagos taldeari irabazi zion 103-70. RETAbet eta Santurtzik aukera paregabea galdu zuten. RETABET BILBAO BASKET  74 – MONBUS…

Uraren kultura bizkaiko kantxetara iritsi da. Lehengo geltokia, Askartza

[box] Alzola Basque Water eta Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren arteko akordioari esker, bizkaiko selekzioen eta Teknifikazio Programaren ur ofiziala izateaz gain, uraren kultura Eskola Kiroleko saskibaloira iritsi da. [/box] Larunbat honetan Uraren Kultura Askartzara iritsi da. Leioako ikastetxean larunbatez jokaturiko partidu guztietako taldeak Alzola Basque Water ura izan zuten hidratatzeko. Bizkaiko federazioko kideka bertan izan ziren, parte…

Begoñazpi Ikastolako VII. Saski Euskara Egunean, euskarari bultzadea emonez

[box]Joan dan urtarrilaren 3an, eguaztenean, Begoñazpi Ikastolak Evolution Sports kirol enpresagaz batera bere VII. Saski Euskara Eguna ospatu eban, Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren laguntza dauan saskibaloiaren eta euskararen jaia. Bilboko Begoñazpi Ikastolak saskibaloian euskararen erabilera sustatzea dau helburu, eta gauzatzen dauazan ekintzen artean, aurten zazpigarren edizioa dauan Saskibaloi Txapelketa dogu. [/box] Bizkaiko hainbat lekutatik etorritako 24 taldek parte…

GUP-PIN txapelketako finalistak erabakita daude

XLVII Gabonetako P.I.N-UGP 2017/2018-XIII Gabonetako B.E.C. Torneoa azken txanpan sartu da eta 2018ko tituluagatik borrokatuko duten finalistak ezagutzen doaz. Hona hemen astearte honetan, urtarrilak 2, eman diren emaitzak eta finalistentzako ordutegi berriak.• Gizonezko Minibasketa: 2006/2007an jaioak MINI MASC A MINI MASC B MINI MASC C MINI MASC D • Emakumezko Minibasketa: 2006/2007an jaioak MINI FEM A MINI FEM…

UGP-PIN lehiaketako emaitzak

XLVII Gabonetako P.I.N-UGP 2017/2018-XIII Gabonetako B.E.C. Torneoak hirugarren jardunaldia bete du eta hainbat dira lehian hasi diren txapelketak. Hona hemen  Abenduaren 30ra arteko lehendabiziko emaitzak. • Gizonezko Minibasketa: 2006/2007an jaioak MINI MASC B MINI MASC C MINI MASC D • Emakumezko Minibasketa: 2006/2007an jaioak MINI FEM A MINI FEM B MINI FEM C MINI FEM D…

EUSKADI ETA NAFARROAKO MINIEN TXAPELKETA: Bizkaia nagusi Emakumezkoetan!

Euskadi eta Nafarroako Txapeldunak. Bizkaiko selekzioak txapelketa bikaina jokatu du Balmasedako Errotarena Kiroldegian. Begoña Jimenezenek nagusitasunez irabazi zioten Gipuzkoari. Errendimendu bikaina erakutsi dute bizkaitarrek. Hasieratik bizkaitarrek beraien nagusitasun fisikoa agerian utzi zuten. Naia Zubiagak hasieratik erroboteak hartzeko gaitasuna erabakigarria izan zen, lehendabiziko aldeak lortuz, 5-0. Momentu horretan entrenatzaile gipuzkoarrak hutsartea eskatu zuen eta berehala irauli…