Gernika Bizkaiak Al-Qázeresi irabazi dio eta gutxi falta zaio igoera lortzeko
Egin beharreko lanak ia eginda daude jada, Gernika Bizkaiak Emakumezkoen Ligarako Igoera Faseko hirugarren partidua irabazi baitu. Gaurko honetan, Al-Qázeres taldeari irabazi dio partidu osoan zehar nagusituz. Cacereseko taldeak planteatutako zonakako defentsak baino ez du foru hiribilduko nesken erasoko erritmoa moteldu. Amaieran, Gernika Bizkaia 48-61 nagusi.