Juan Carlos Garcia epaile bizkaitarrak ACBn 500 partidu bete ditu
(ARGAZKIA: ACB Photo/Luis García)
Garcia epaileen mailarik gorenean dagoen arren, formazioarekiko eta Bizkaiko Saskibaloi Federazioarekiko duen konpromisoa aipatu beharra dago, era aktiboan laguntzen baitio federazio honi. Horrez gain, FIBAk 2014ko Munduko Kopan egongo diren 38 epaileen artean sartu du epaile bizkaitarra, Sevillako egoitzan epaituko duelarik.
Informazio gehiago, adierazpenak.
Egin duen ibilbideagatik eta asteburu honetan lortutakoagatik, Bizkaiko Saskibaloi Federaziotik Juan Carlos Garcia jauna zoriondu nahi dugu.