MENU
copas

Kopa txapelketetako inskripzioak

Kopa Txapelketetan parte hartu nahi duten talde guztiek martxoaren 27ra arte inskripzioa gauzatzeko denbora dute, erantsirik bidaltzen dugun dokumentua betez.

Kopa jokatzen diren kategoriak honako hauek dira: Emakumezkoen Senior ligako lehenengo maila eta Junior eta Kadeteetan emakumezkoetan eta gizonezkoetan, kategoria guztietako maila guztietan.

Inskripzioa

Emakumezkoen Senior Koparen zozketa, martxoaren 24an arratsaldeko 19:30etan izango da Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren lokaletan.

Horrez gain, Bizkaiko liga ezberdinetako Amaierako Faseak antolatzeko eskaera epea martxoaren 28an amaitzen da.