75. urteurrena: hurbil zaitez saskibaloiaren kamioira

75. urteurrena: hurbil zaitez saskibaloiaren kamioira

Larunbat honetan -otsailak 27-, saskibaloia kale bilbotarretan murgilduko da, konkretuki Bailén kalean (Concordia geltoki aurrean). Bizkaiko Saskibaloi Federazioa, Bizkaia Basket Fundazioa eta Bilbao Basketi esker Errea kirol-markak kamioi bat aparkatuko du ingurune horretan saskibaloiaren hainbat kontu erakusteko prest, Federazioaren 75. urteurrena ospatzeko beste ekitaldi bat osatuz.

Errea Truck izenez identifikatu ahal izango da garraioa, zeinean urte hauen guztien historia apur bat ikasi dezaketen bisitariek, hainbat irudiren bitartez. Horrez gain, beste espazio batean, Bilbao Basketek zenbait sarrera jarriko ditu salgai, eta taldearen merchandaising-a eta arropa bereganatzeko aukera izango da, beste behin ere, Errea Markari esker.

10:00etatik 20:00etara izango da bertan kamioia, eta dendaren esparruak ere ordutegi komertziala mantenduko du, Bilbao Basketen establezimenduaren antzera.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak