75. urteurrena: garaipen bikoitza derbietan, ikuskizuna, dibertsioa eta esker ona All Star Day egunean

75. urteurrena: garaipen bikoitza derbietan, ikuskizuna, dibertsioa eta esker ona All Star Day egunean

Saskibaloiko egun bikaina bizi izan zen aurreko larunbatean Bilbao Arenan, Bizkaiko Saskibaloi Federazioak antolatuta. Derbyetan eskuratutako emaitzak, nesken partiduan egondako 2.557 eta mutilekin izandako 9.711 zaleek sortutako giroa, Bizkaian formakuntza jaso eta elitera iritsi direnen aitorpena eta sentimendua, Lenon Álvarezen Freestyle show-a, 2 belaunaldi elkartzen zituen txapelketa eta jaurtiketa-lehiaketek lagundu zuten ospakizun osotu bat betetzera hain zuzen.

Gernikarrak izan ziren jokatzen lehenak, Malostetik bertara etorriak. IDK Gipuzkoaren aurka aritu ziren, eta ederki jokatu zituzten Lopezen neskek hasierako bi laurdenak. Hirugarrenean gauzak okertu zitezkeela iruditu arren, azken finean ondo erabaki ahal izan zuten norgehiagoka euren alde, 79-68.

EKITALDIA ATSEGINAGO BIHURTU ETA DINAMIZATZEKO UNEAK

Partiduen atsedenetan, Federazioko teknifikazio-programaren neska-mutilek euren gaitasunak erakutsi ahal izan zituzteN, baita Bilbao BSR-ren eskolako txikitxoek ere. Bilbao Arenako sarreretan jarritako saskietan jokatzeko aukera izan zuten bestalde haurrek Lenon Álvarez malabaristarekin. Bereziki hortxe jokatu zen aipatu 2 belaunaldien txapelketa; hango irabazleek, bi sarrera izan zituzten sari gisa lokal moduan Bilbao Basketek jokatuko duen hurrengo partidua ikusteko.

Bilbao Basketen txanda iritsiko zen ostera, Retabet.net gipuzkoarren aurka ere kasu honetan. Halaber, lehengo momentuetan zalantzazko jokoa nagusitu arren, berehala erreakzionatu zuten bilbotarrek Bertansen eskutik, lehiaren pisua talde lokalari emanez. Ongi bukatu zuten defentsan izan ere, gehiegi sufritu gabe, azken emaitza 80-71 izan zelarik.

EUSKARARI BULTZADA ETA ERREKONOZIMENDUA

Jarduera guztiekin batera, 2016. honetan lokal edo bisitari moduan Bilbao Basket, Gernika Bizkaia eta Bilbao BSR-ren kantxetan, Bizkaian hazi edota federatutako jokalari, entrenatzaile, zuzendari eta epaile kideei esker ona eskaintzeko momentua izan zen bestaldetik. Gerardo Candina, Yaiza Lázaro, Izaskun García, Mario López, Txutxi Solar, Xabier Jon Davalillo, Borja Mendia, Mikel Torre, Txemi Urtasun, Juan  Carlos García eta Txema Prietori entregatu zitzaien domina hain zuzen.

Gizarte-arloari haren hutsunea eskaintzearren, gainera, Gernika Bizkaia, IDK Gipuzkoa, Bilbao Basket eta Retabet.net-ek Txantxangorriren aldetik jasotako gonbidapenarekin paratu ziren euskaraz mintzatzeko garrantzia goraipatuz.

BILBAO BSR, hainbat kilometrora

Egutegia zela eta, ezin izan zuen Bidaideak bere partidua etxean jokatu, Extremadurako lurraldea bisitatu behar zuelako. Baina hori bai, presente izan zuten berotu bitartean ekitaldia urteurrenaren kamiseta jarrita. Zortea ekarriko zien ostera Domingo Gilen jokalariei, 51-61 irabazi baitzuten eta Final Four-a jokatzeko itxaropenekin mantentzen dira.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak