BizkaiaBasket Fundazioaren 2014ko Udako Kanpusean izena emateko epea zabalik dago

campus cartel bizkaiabasket
campus cartel bizkaiabasket

[box]Jadanik BizkaiaBasket Fundazioak, Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren eta Leioako Irlandesas Ikastetxearen laguntzarekin antolatzen duen “BizkaiaBasket Fundazioaren Udako Kanpusa 2014” kanpusean izena emateko epea zabaldu da.[/box]

Kanpusa 7 eta 14 urte bitarteko neska-mutilentzat zuzenduta dago, eta hurrengo egunetan izango da: ekainaren 23an, 24an, 25ean, 26an eta 27an. Aste horretan saskibaloiaz gozatzeko aukera izango duzu, aisialdiko ekintzekaz uztartuta. Joxean Figueroa da kanpusaren zuzendaria, ACB-ko entrenatzaile ohia, kanpusaren kirol oinarriak finkatuko dituena,

Kanpusean egongo diren ekintzen artean, aurten berezia izango den bat izango dugu, 2014ko udan Bilbon jokatuko den Munduko Koparekin lotura zuzena duen protagonistaren bat edo beste egongo delako.

Izena emateko epea zabalik dago jada, eta ekainaren 20ra arte zabalik egongo da. Orain egin dezakezuna ez ezazu gerorako utzi, ume kopurua mugatua baitago. Gainera, maiatzaren 20a baino lehen izena ematen baduzu edo Gaztedi Planaren titularra bazara, kanpusaren salneurria 185€-koa izango da. Bestela, kuota 205€-koa da.

Izena emateko dokumentua deskargatu

Informazio gehiago nahi duenak, hurrengo helbide elektroniko honetara idatz dezake: campus@bizkaiabasket.com.

Informazio buletina deskargatu

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak