Ahobizi eta belarripresten izen-ematea azaroaren 24ra arte luzatuko dugu

Ahobizi eta belarripresten izen-ematea azaroaren 24ra arte luzatuko dugu

[box]Zenbait herri eta entitatetatik idatzi diguzue izen-ematea luzatzeko proposamena egiten, eta geuk ere identifikatu dugu premia. Euskaraldiaren berri ematea bereziki konplikatua izaten ari da eta azken egunetan izen-emate asko jasotzen ari gara. Herritar asko orain ari dira jakiten Euskaraldia datorrela edo aurten berriz ere izena eman behar dela; eta gehiago dira ostiralean bertan, ariketa hastearekin batera, ohartuko direnak.[/box]

Horregatik, azaroaren 24ko gaueko 23:59 arte izenematea.euskaraldia.eus atarian izen-ematea zabalik egongo da, ariketako lehen egunetan horretarako aukera egon dadin (URL propioa duzuen entitateek ere aukera bera izango duzue). Ez dugu izen-ematea azken egunetara arte luzatu nahi, ariketa egiteko tarterik gabe geratuko bailirateke herritarrak (zertarako eman izena abenduaren 3an, adibidez).

Hala ere, ahalik eta azkarren izena emateko deia egin behar dugu, ahobiziek eta belarriprestek txapa eta aholkuak ahalik eta azkarren izan ditzaten eskura.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak