Bost minutu izan zituen soberan Bilbao Basketek eta pausoz pauso Santurtzik beste garaipen bat esku artean

Bost minutu izan zituen soberan Bilbao Basketek eta pausoz pauso Santurtzik beste garaipen bat esku artean

Bi talde bizkaitar daude oraindik lehiatzen estatu-mailako txapelketetan. Batetik, bere horretan jarraitzen du Bilbao Basketek, play-offen jomugari eutsiz. Aldiz, Bartzelonaren aurka ihes egin zion partidua azken bost minutuetan; bestetik, Clavijoren aurka garaitu zuen Santurtzik azken aurreko jardunaldian eta bigarren postuan segituko du horri esker, nahiz eta amaieran seguruenik igoera-mailaren saririk ez jaso.

Hotz hasi ziren bilbotarrak, oso eraginkor aurkariak. Publikoak zutitu zuen taldea orduan, eta nolabait hobetu zuen defentsak. Indartsu aritu zen Tomic barne-jokoan, bizkaitarrak perimetroan sartzera behartuz. Hannah izan zen hoberena, eta partiduan mantendu zen 41-42ra arte. Hortik aurrera, besoa tinkotu zuen Abrinesek eta erabakigarria suertatu. Ezberdintasun exajeratua agian azken emaitzan: 55-77.

Errioxarrak baino hobe ibili ziren santurtziarrak bestalde, Clavijo 66-71 irabazita. Zail izango dute bigarren postuen artean hoberena izateko, hau da, maila igoera lortzeko finaletan sartzea. 38-32 galtzen zuten atsedenean baina buelta ematea lortu zuten bigarren zatian. Mikel Sainz de la Maza gertatu zen erabakitzaile kasu honetan, 20 puntu saskiratuz.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak