Altura Operazioa 2020 Topaketa

Teknifikazio Programaren zikloko azken saioa

2009. urtean jaiotako klub eta ikastetxeetako jokalariak deitzen ditugu “ALTURA OPERAZIOA 2020 TOPAKETA” jardunaldietan parte hartzeko. Denboraldi honetan hiru egoitza ezberdinetan ospatuko da, eta hurbilen duzuena aukeratu beharko duzue:

  1. MARTXOAK 8, 18:00ETAN LAURO IKASTOLAN
  2. MARTXOAK 15, 18:30ETAN DURANGOKO JESUITETAN
  3. MARTXOAK 29, 18:30ETAN DEUSTUKO LA SALLE KIROLDEGIAN

Deialdi honetan datu jasotze saio bat eta entrenamendu bat burutuko dira.

Programaren helburua, etorkizunean Teknifikazio Programan parte hartu dezaketen jokalariak atzematea da, etorkizunean jarraipen bat egiteko deituak izan ahalko direlarik. 

Horretarako hurrengo datuak secretaria2@bizkaiabasket.com helbidera bidaltzea eskatzen dizuegu:

–          Izen abizenak

–          Jaiotze data

–          Altuera

–          Kluba edo ikastetxea

–          1.Egoitza /2.Egoitza /3.Egoitza

IZEN EMATEA

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak