Batzar Orokorra: Txapelketa-oinarriak, arautegi orokorra eta diziplina-arautegia, onartuak

Batzar Orokorra: Txapelketa-oinarriak, arautegi orokorra eta diziplina-arautegia, onartuak

Aurreko asteartean izan zen Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren Ohiko Batzar Orokorra egoitzan bertan, Kirol Etxean. Halaber, guztien adostasuna lortuta onartu ziren zuzendaritza-batzordeak aurkeztutako aldaketak, bai arautegi orokor zein diziplinazkoan, eta baita datorren urteari begira txapelketei dagozkien oinarriak.

Bukatu berri den denboraldiaren kontu-balantzea aurkeztuz hasi zuen Batzarra Germán Monge presidenteak. Jarraian, diziplina-erregimenaren zortzi artikuluen aldaketa/zuzenketak azaldu zituen. Kurtsoan zehar antzemandako errakuntzak argitu eta horiek lege-testuan zehaztean datza.

Arautegi Orokorrean eguneratutako edukiak, 78. artikuluari dagokion maila bakoitzeko jaiotza-datak izan ziren zehazki. Esan bezala, guztien adostasunez onartu ziren datorren urteari begira baliatuko diren txapelketaren oinarriak eta uztailaren 1etik 10a bitartean talde bakoitzak izena emateko eta lizentziak inskribatzeko tramitazio-epea izango zela ere erabaki. Horrez gain, zeinahi kategoriari uko egiteko azken eguna ekainaren 30a izango zela adierazi zuten nobedade gisa.

75. urteurrenaren bideoa jarri zuten azkenik, bertako kideei 2015. memoria eskaini bitartean.

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak