Otsailean sartu gara eta saskibaloi plan ezin hobea dugu Bizkaiko kantxetan. Euskal Ligak bigarren faseko ekuatorera iritsi dira, A1etik A6rako junior eta kadeteak lehiaketako tramu garrantzitsu batean sartu dira sailkapenei dagokionez, Seniorrak azken txanpan sartu dira eta Estatu mailan jokatzen duten 4 taldek etxean jokatzen dute. Partida erakargarri askoren artean aukeratu beharko dugu.
EMAKUMEZKOEN LIGA
LOINTEK GERNIKA BIZKAIA – C.R.E.F. HOLA
Maloste Kiroldegia larunbata 18:30etan
Gernikarrek kopa aurreko partidua jokatuko dute.
ZILARREZKO LEB
ZORNOTZA SASKIBALOI TALDEA – CAMBADOS CIDADE EUROPEA DO VIÑ
Larrea Kiroldegia Larunbata 18:30etan.
Etxetik kanpo lorturiko garaipena eta gero Zornotzarrek galiziarren aurka garaipena behar dute.
LIGA FEMENINA 2
GDKO IBAIZABAL – SNATT’S FEMENÍ SANT ADRIÁ
Urreta Kiroldegia Igandea 17:15etan.
Bigarren sailkatuak Galdakao bisitatuko du.Partidu zaila dute aurretik bizkaitarrek.
LIGA EBA
C.B. SANTURTZI SK – GALLOFA & CO
Mikel Trueba Kiroldegia Larunbata 19:10etan.
Partidu handia Santurtzin aurkari zuzen baten aurka.
GIZONEZKOEN LEHEN MAILA
GETXO S.B. – FUNDACION 5+11
Fadura Kiroldegia Larunbata 18:00etan.
Momentu on batean dagoen Getxok, liderraren bisita jasoko du.
EMAKUMEZKOEN LEHEN MAILA
LEIOA SBT – GERNIKA KESB
Kandelazubieta Kiroldegia Larunbata 18:30etan.
Sailkapenean berdinduta dauden bi taldeen arteko derbia.
GIZONEZKOEN BIGARREN NAZIONAL MAILA
URDANETA – HOTEL GRAN BILBAO BERRIO-OTXOA
Urdaneta Ikastetxea Igandea 12:00etan.
Azken hiru partiduak irabazi dituzten taldeen arteko derbia.
EMAKUMEZKOEN BIGARREN NAZIONAL MAILA
ASKARTZA CLARET – CAMPUS PROMETE
Askartza Ikastetxea Larunbata 16:00etan.
Oso zaila izango da Leioarrentzat, Errioxako liderraren aurka irabaztea.
GIZONEZKOEN JUNIOR MAILAKO EUSKAL LIGA
LOIOLA INDAUTXU 99/00 – EASO ELKAR AUTOCARES
Jesuitak Ikastetxea Igandea 10:00etan.
Lehen garaipena lortu eta gero Indautxukoek bigarren garaipena bilatu nahi dute.
EMAKUMEZKOEN JUNIOR MAILAKO EUSKAL LIGA
GERNIKA KESB – IBAETA EASO DBN
Maloste Kiroldegia Igandea 16:00etan
Easo porrotik jaso ez duen talde bakarra da A1ean.
GIZONEZKOEN KADETE MAILAKO EUSKAL LIGA
BILBAO UNAMUNO – FUNDACION 5+11 A
Zorrotza Kiroldegia Larunbata 10:00etan
Bilbotarrek Baskoniaren filial indartsua hartuko dute.
EMAKUMEZKOEN KADETE MAILAKO EUSKAL LIGA
LA SALLE BILBAO – MONDRAGON UNIBERTSITATEA -A-
La Salle Ikastetxea Larunbata 16:15etan.
Bigarren fasean lehen garaipena lortzeko aukera paregabea.
GIZONEZKOEN SENIOR MAILA BEREZIA
ESCOLAPIOS – JESUITINAS
Escolapios Ikastetxea Larunbata 18:00etan.
Talde indartsuen arteko lehia Escolapios Ikastetxean.
SENIOR PRIMERA FEMENINO
BEGOÑAZPI 86 – UNIVERSIDAD DEUSTO LOIOLA
Begoñazpi Ikastola Igandea 18:00etan.
Lehen postua dago jokoan derbi bizkaitarrean.
GIZONEZKOEN JUNIOR MAILA A-1
TOURNE BERRIO-OTXOA – EUSKUBA TABERNA
Berrio Otxoa Ikastetxea Larunbata 19:30etan.
Santutxukoek partidurik galdu gabe jarraitu nahi dute A-1ean.
EMAKUMEZKOEN JUNIOR MAILA A-1
MUNGIA ST – GETXOSASKI
Mungiako Kiroldegia Larunbata 12:45etan.
Partidu interesgarria sailkapeneko goiko postuak eskuratzea helburu duten talde hauentzat.
GIZONEZKOEN KADETE MAILA A-1
TABIRAKO BAQUE – LEIOA SBT
Landako Kiroldegia Larunbata 20:00etan.
Talde biek bere azken partiduak irabazi dituzte.
EMAKUMEZKOEN KADETE MAILA A-1
ESCOLAPIOS – GERNIKA KESB
Escolapios Ikastetxea Igandea 9:00etan.
Lehen fasean Euskal Ligarako sailkatzeko jokaturiko finalerdietako partidu berbera errepikatzen da.