Lehiaketaren oinarriak eta Erregimen Orokorra onartu dira Ohiko Batzar Orokorrean eta Ez Ohiko Batzarrean

Lehiaketaren oinarriak eta Erregimen Orokorra onartu dira Ohiko Batzar Orokorrean eta Ez Ohiko Batzarrean

[box]Ostegun honetan, Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren Ohiko Batzar Orokorra eta Ez Ohiko Batzarra ospatu dira Miribillako Kirol Etxean. Batzar horietan Lehiaketako Oinarriak eta Arautegi Orokorra onartu dira.[/box]

33 batzarkide bertaratu ziren. Aurreko aktaren onarpena burutu zen eta Koldo Mendiak presidentearen denboraldiaren laburpena egin zuen. Ostean lehiaketaren Oinarrien aldaketak irakurri ziren.

Jarraian Ez Ohiko Batzarra ospatu zen, Arautegi Orokorraren gaineko emendakin eta planteamenduekin. Datorren ikasturterako berritasun nagusi bezala, Lehen eta Bigarren mailako Junior eta Kadete mailetan izena emanda dauden taldeei 15 lizentzia egiteko aukera onartu zen.

Batzarkide guztiek Bizkaiko Saskibaloi federazioaren Urteko Memoria jaso zuten.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak