Bizkaiko U20 selekzioak Madalenak Torneoa irabazi du beste behin

Bizkaiko U20 selekzioak Madalenak Torneoa irabazi du beste behin

[box] Gizonezkoen Bizkaiko U20 selekzioak irabazi du Arrigorriagako Madalenak Torneoa Iraurgiri 75-54 irabazita. Bigarren jardunaldian etxeko taldearen aurka gertatu ez bezala, selekzioak intentsitate handia erakutsi zuen eta lehen zatirako bai partidua eta bai torneoa erabakita utzi zituen. [/box]

Bizkaiak kontzentrazio bikaina erakutsi zuen defentsan. Erasoko eraginkortasuna ere nabarmena zen eta barneko jokoan Orue eta Majon nagusi ziren. Entrenatzaileek aldaketak burutu zituzten baina dinamikak berdin jarraitu zuen atsedenaldira arte. Atsedenaldian 50-26 iritsi ziren, selekzioko minutu onenen ondoren, Alvarez, Estalayo eta Arriagaren lau hiruko eta guzti.

Bigarren zatian partidua guztiz aldatu zen.Intentsitate maila baxuagoa zen eta lehendabiziko saskiratzea bigarren zatiko 5. Minutuan iritsi zen Selekzioarentzat. Iraurgi ez zen horretaz baliatu eta partziala 15-12koa izan zen.

Azken laurdenean talde biek bere saskiratzeak lortu zituzten. Tadearen abantaila fisikoa eta Estalayo, Peña edota Mario Alvarezen esperientziak selekzioaren alde jokatu zuen. Aipatzekoa Iker Moja juniorrak erakutsitako maila bikaina.

Bizkaia: Orue (14), Moja (12), Estalayo (11), Peña (4), Manjon (8), Pereda (7), Mario (8), Mendibe (7), Arriaga (3), Zearreta (2) y Lorentzo (2).

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak