Klinik-a Durangon, ‘Xavi Pascualekin entrenatzen’

Klinik-a Durangon, ‘Xavi Pascualekin entrenatzen’

Datorren maiatzaren 1ean, Europako entrenatzaile onenetariko batek, Xavi Pascualek hain zuzen, klinik bat eskainiko du Durangon Saskibaloiko Entrenatzaileen Euskal Elkargoak, Tabirako Baqué S.T, Bizkaiko Saskibaloi Federazioa eta Euskal Saskibaloi Federazioak elkarrekin antolatzen duten ekitaldian.

11etan hasi eta 14,30ak arte, Durangoko Landako kiroldegira hurbiltzen dutenek entrenatzaile kataluniarraren ezagutzak jasotzeko aukera izango dute, erasoa eta defentsa arloak landuz.

XAVI PASCUAL

  • CB Gavá,CB Cornellá, CB Santfeliuenc,CB Olesa eta Aracena taldeetako entrenatzaile ohia.
  • FC Barcelona (ACB) eta Panathinaikos BC (Greziako Liga) taldeetako entrenatzaile ohia.
  • Txapelduna: Euroliga (2010)/ ACB Liga(2008-09,1010-11,2011,12 y 2013-14)
  • Txapelduna: ACB Errege Kopa (2009, 2010, 2011 y 2013) Greziako Kopa eta Liga (2017)
  • Entrenatzaile onena: ACB (2009 y 2010) Euroliga (2010) Greziako Liga (2017 eta 2018)

PROGRAMA:

  • 10:30 – 11:00 H – Akreditazioa eta dokumentazioa ematea.
  • 11:00 – 12:30 H – Erasorako nire filosofia. Aurredenboraldia, erasoa sortzea.
  • 12:30 – 12:45 H – Atsedenaldia.
  • 12:45 – 14:15 H – Defentsarako nire filosofia. Blokeo zuzenaren defentsa.
  •  14:30 – Egonaldiaren amaiera.

Nahi duen orok dohainik hurbiltzeko aukera izango du, beti ere HEMEN izena emanda. Bertaratutakoek karpeta, koadernotxoa eta boligrafo bat jasoko dute eta izena emango duten lehen 50ek “Clínic AVEB & 20º Santoña” DVD-a jasoko dute opari. Jarduera honek 4 ordu gehituko ditu Ikastaroen praktika bezala.

Informazio gehiagorako:

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak