EUSKADI ETA NAFARROAKO MINIEN TXAPELKETA: Bizkaiak ezin izan du finala irabazi (44-61)

EUSKADI ETA NAFARROAKO MINIEN TXAPELKETA: Bizkaiak ezin izan du finala irabazi (44-61)

Ezin izan zen. Bizkaia ez zen gai izan finala irabazteko Nafarroaren aurka 44-61. Bizkaitarrek huts egite asko burutu zuetn hasieratik eta bosgarren seigarrenekoan abantailak salba ezinak bihurtu ziren.

FINALA: BIZKAIA 44 – NAVARRA 61

Hasiera zaila izan zuen Bizkaiak. Nafarroak Rosalinda Ondo NVerekin bere abantaila fisikoa erakutsi zuen saski azpian. Bizkaitarrak urduri zeuden eta huts egite sinpleak burutu zituzten. 7. Minuturako 2-11, ondorioz Begoña Jimenezek hutsartea eskatu zuen. Lehen seigarrena 4-11 bukatu zen. Bizkaia ez zen gai saskiratzeak lortzeko nahiz eta saskipean nagusitasuna erakutsi. Maider Elgezabalek amaitu zuen bolada txarra hiruko batekin. Nafarroak arazo asko sortzen zizkion Bizkaiari presioa eta baloi lapurretak medio. Atsedenaldian 20-31.

Atsedenaldia eta gero bizkaitarrak esperantzak izan zituzten hasiera bikain bati esker 28-33. Baina jarraikortasun eza agerian geratu zen eta horrek gogor zigortu zion, izan ere Nafarroak 0-11kjo partziala lortu zuen. Bizkaitarrak saiatu ziren baina eraginkortasun eza agerian geratu zen beste behin. Bizkaitarrek ontzat eman behar dute azpitxapeldun geratu izana.

Estatistikak

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak