KADETE MAILAKO ESPAINIAKO TXAPELKETA: Loiola final zortzirenetarako sailkatu da eta Gernikak eta Bilbao Unamunok astearte honetan jokatuko dute

KADETE MAILAKO ESPAINIAKO TXAPELKETA: Loiola final zortzirenetarako sailkatu da eta Gernikak eta Bilbao Unamunok astearte honetan jokatuko dute

(ARGAZKIA: LleidaCadete17)

Kadeteen Espainiako Txapelketaren bigarren jardunaldia ospatu eta albiste bikainak ditugu. Loiola Indautxuk hurrengo errondarako sailkapena lortu du eta lehen postua Real Madrilen aurkako partiduan erabakiko da. Bilbao Unamunok bere bigarren garaipena lortu du eta Calahorraren aurka jokatu beharko du. Gernika KESB ere aukerekin da eta Canoeri irabaziz gero final zortzirenetan izango da.

SPAR GRAN CANARIA 64 – GERNIKA KESB 36

30 minututan Gernika KESB Spar Gran Canaria taldearen pare izan zen, baina atletikoki talde indartsuago baten aurka lehiatzea asko igartzen da eta hori garesti ordainarazi zuten Gernikarrek azken zatian. Markagailuan zigor handiegia jasan zuten Gernikarrek, izan ere ondo lehiatu zuten. Gaizka Barearen taldeak Canoeri irabazi beharra dauka astearte honetan hurrengo fasera sailkatu nahi badu.

Estatistika

LOIOLA INDAUTXU 67 – VALENCIA 59

Loiola Indautxu Azken Fasean da Valentziari  67-59 irabazita. Lan asko egin behar izan zuten Valentziarrei irabazteko. Oso partidu berdindua izan zen. Indautxukoek 20 jaurtiketa libre huts egin zituzten eta amaiera berdindu batera iritsi ziren. Perez-Gutiez bikotea izan zen Bizkaitarren onena, bakoitzak 24 eta 18 puntu sartu zituztelarik urrenez urren. Aurreko Faseko hirugarren partidura lanak eginda doaz gorritxoak eta lehen postua lortzeko Real Madrili irabazi beharko diote.

Estatistika

MELILLA BALONCESTO 51 – BILBAO UNAMUNO 88

Bitik bi Bilbao Unamunorentzat Espainiako Kopa honetan. Bilbotarrak Melilla baino gehiago izan ziren. Jon Bilbaorenak nagusi izan ziren, batez ere bigarren laurdenean, 10-25eko partziala lortuz. Astearteko zita garrantzitsu honetan pentsatuz, teknikoak jokalari garrantzitsuenei atseden emateko aukera izan zuen. Bilbotarrek Calahorraren aurka jokatuko dute 12etatik aurrera eta garaileak hurrengo erronda jokatuko du.

Estatistika

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak