GDKO Ibaizabal taldeak Euskal Kopako Azken Fasea jokatuko du

GDKO Ibaizabal taldeak Euskal Kopako Azken Fasea jokatuko du

[box] Igande honetan jokatu da Euskal Kopako Azken Fasera sailkatzeko kanporaketa Galdakaoko Urreta Kiroldegian. Bertan izan dira nor baino nor LF2ko bi euskal taldeak, GDKO Ibaizabal eta Añares Rioja. Garaipena bizkaitarrentzat izan zen, partiduaren hiru laurdenetan nagusi izan eta azpeitiarren azken erreakzioa eusteko gai izan zirelarik. Gauzak horrela, Euskal Kopako finalerdietan Lointek Gernika Bizkaia eta GDKO Ibaizabalen arteko derbi bizkaitarra izango dugu. [/box]

GDKO taldeko zaletuek bikain erantzun zuten. Jaietako azken eguna izan zen eta zaletuek taldeari lagundu nahi zian zioten Euskal Kopa honetako Azken Fasera sailkatzeko.

Hasiera batean bazirudien etxeko taldea erraz ari zela baina azpeitiarrek bikain erantzun zuten barneko bikotea bilatuz. Baina Josema Alcantararen taldeak ideia argiagoak zituela erakutsi zituen eta konbinazio onei esker 20-13 aurretik jarri zen lehen laurdeneko bukaeraraino. Talde bizkaitarrak dinamika positibo horretan jarraitu zuen, Peñaren barneraketak ekidinez eta atsedenaldira 35-22 ailegatuz.

Atsedenaldia eta gero GDKO taldeak abantaila handiagoa lortu zuen (49-28) Peyton Ferrys-en lidertzari esker. Añares Riojak defentsan  proposaturiko aldaketak Ibaizabal geldiarazi zuen bere eraginkortasuna jaitsiz. Partziala 8-22 izan zen azpeitiarren alde (57-50) 38.minutuan. Momentu horretan Arrienek sarturiko bi hirukori esker partidua etxekoentzat erabakita gelditu zen.

Galdakaoztarrek Urretan jokatuko dute datorren asteburuan Azken Fasea.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak