GDKO eta Lointek Gernika Igoera fasetik eta playoffetatik pausu bakarrera urrenez urren

GDKO eta Lointek Gernika Igoera fasetik eta playoffetatik pausu bakarrera urrenez urren

Bost garaipen posibleetatik lau lortu dituzte bizkaitarrek. GDKO Ibaizabal taldeak eskura dauka Emakumezkoen Ligarako igoera fasea. Maila honetan Lointek Gernika Bizkaiak bere esku dauka playoffetan egotea IDKren aurkako derbia irabazi ondoren. HA Zornotzak ere garaipenen boladarekin jarraitzen du baina oraingoan bi luzapen behar izan zituen Ardoiri gailentzeko. Santurtzik garaipena lortu zuen intentsitate handiko hasiera bati esker. Porrota jaso zuena RETAbet Bilbao BAsket izan zen, zeini jaitsierako mamuak agertzen hasi zaqizkion.

VALENCIA BASKET 87 – RETABET BILBAO BASKET 67

Maila mantentzea asko zailtzen ari zaio RETAbet taldeari. Partidu zaila zeukan Valentzia aldean eta atsedenaldira ia dena erabakita zegoen. Etxekoek urrutitik asmatu zuten eta atsedenaldira 40-32 iritsi ziren. Hortik aurrera laranjen erakustaldia hasi zen. San Emeterio eta Pleiss erraz aritu ziren eta Bilbotarrak ez ziren gai izan erantzuteko.

IDK GIPUZKOA 65 – LOINTEK GERNIKA BIZKAIA 74

Aurrerapauso itzela eman du Lointek Gernika Bizkaiak play-offetan egoteko helbururako. Partidu serio eta biribila jokatu zuten gernikarrek lehen hiru laurdenetan. Erritmo eta intentsitate handia erakutsi zuten eta azken laurdena 50-66 abiarazi zuten. Bazirudien dena eginda zegoela baina IDk maisua da partiduak iraultzen. Ondo kudeatu zuten abantaila bizkaitarrek, hein handi batean Ariztimuño, Llorente eta Alston-i esker.

ARXIL 58 – GDKO IBAIZABAL 61

17 garaipena lortu du GDKO taldeak eta Barcak partidu bat galdu edo beraiek partidu bat irabazten badute, igoera fasea bermatuta izango dute.  Arxilek ezin izan zuen bizkaitarren hasierako intentsitatea gelditu eta Valiente bikain aritu zen barru zein kanpotik. Lehen zatia 26-43 bukatu zen. Hurrengo jardunaldia erabakigarria izango da eta Patatas Hijolusa izango dute aurkari.

ARDOI 87 – HA ZORNOTZA 96

HA Zornotzak asmo sufritu zuen baina ia beti egin ohi duen bezala, garaipena eskuratu zuen. Ardoriri eginiko bisitan. Nafarrek  ondo eutsi zieten bizkaitarrei eta Savitskik erakustaldia eman arren, 40 minutuak igarota 73-73 adierazten zuen markagailuak. Hurrengo 5 minutuetan ere ez zen ezer erabaki eta 85-85 bukatu zen. Bigarren luzapen honetan nafarrek asko sufritu zuten eta Zornotzak ondo erabaki zuen partidua. Hurrengo partidua urte osoan gehien itxaroten dena izango da; HA Zornotza vs Estela.

SANTURTZI 86 – ORDIZIA BASOA BANAKETA 68

Hamar minutu nahikoak izan ziren Santurtzirentzat Ordiziaren aurkako derbia erabakita uzteko. Lehen laurdena 34-14 bukatu zen eta hortik aurrera markagailuan ez zuten arriskurik jasan moreek. Mikel Sainz de la Maza izan zen taldeko onena 20 puntu eta 7 erreboterekin.

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak