Natxo Lezkano entrenatzaile bizkaitarrak ACBra igo du Breogán taldea

Natxo Lezkano entrenatzaile bizkaitarrak ACBra igo du Breogán taldea

Entrenatzaile bizkaitarrak ACBra igoera lortzen duen entrenatzaileen zerrenda murriztuan sartu da. Oso gutxi dira gure lurraldean hori lortu dutenak. Jarrileros taldean hezi zen eta bertan hasi zituen entrenatzaile lanak 94/95 denboraldian kadeteen taldearekin. Hurrengo hamarkadan jokalari eta entrenatzaile lanak uztartu zituen Arabako zenbait taldetan, besteak beste Urgatzi eta Campusen. ACB mailan TAU taldeko entrenatzaile izatera iritsi zen 05/06 denboraldian eta LEB mailako hainbat talde zuzendu ditu. 2016an Lugora joan zen eta asteburu honetan ACBrako igoera lortu du bertako taldearentzat 12 urteren ondoren.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak