Astearte honetan Eskola Laguntzailea Programaren bilera

Eskola Laguntzaileei martxan jartzeko unea heldu zaie

Email bidez abisatu dizuegun bezala, Eskola laguntzaile izateko izena eman edo berritu duten kide guztiak astearte honetan, Urriak 17, 19:15etan Bizkaia Frontoian ospatuko den bilerara deituak daudela gogorarazten dizuegu.

Bilera horretara joatea derrigorrezkoa da. Egun eta ordu horretan baino ez da Eskola-Laguntzailea programaren dokumentazio eta beharrezko materiala jasoko. Bilera horretan denboraldi honetako berritasunak adieraziko dira.

Honegatik guztiagatik, ezingo da ordezkaritza beste pertsona batean laga. BILERA HAU ETA GERO EZ DAINOLAKO MATERIALIK ENTREGATUKO.

Gogoratu bilerara NAN Eta Eskola Laguntzaile txartelarekin bertaratu beharko dela derrigorrean.

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak