AZKEN FASEAK: Infantil, Lehen Mailako Seniorrak eta 2.mailako Bereziko Seniorren informazioa

AZKEN FASEAK: Infantil, Lehen Mailako Seniorrak eta 2.mailako Bereziko Seniorren informazioa

Senior Berezien maila gorenetako Amaierako Faseez gain, asteburu honetan beste bi titulu eta igoera argituko dira. Jarraian ordutegi, partidu eta taldeetako kideen informazio osoa duzue.

MUTILEN INFANTILA MAILA BEREZIA

Amaierako Fasea Durangoko Landako kiroldegian Liga Erregularreko 4 talde onenekin.  Garaileak Euskadiko Eskolarteko Jokoetara joateko saria izango du eta bertan Espainiako txapelketarako sailkatzea izango dute helburu.

Ikusi Diptiko Informatiboa

SENIORREN LEHEN MAILA-MUTILAK

Titulua eta igoeraren bila elkartuko dira Senior Mutilen Lehen mailako lehen lau taldeak: The Brewers, Paules, Marrazoak eta Anbotopeko.

Ikusi Diptiko Informatiboa

SENIORREN BIGARREN MAILA BEREZIA-MUTILAK

Berangoko Kirolgunean jokatuko da Azken fase hau Berangoko Hontzuriak, General Óptica Patronato, Julza Zaldua eta Leioa SBT-ekin. Mailako talde onena izateagatik borrokatuko dira lauak.

Ikusi Diptiko Informatiboa

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak