Bizkaiko Koparako izen emateak

Hemen dira ‘Bizkaiko Kopak’. Ezagutu egutegiak

Azken Faseak bukatutakoan, denboraldiari Junior eta Kadete mailetako Bizkaiko Kopekin emango zaio amaiera, bai nesketan zein mutiletan. Maila bereziko lehen talde sailkatuentzat eta Euskal ligakoentzat parte hartzea derrigorrezkoa da, gainontzekoek soilik nahi izanez gero egin beharko dute izen ematea. Guztira zortzi partehartzaile lehen mailetan hurrengo eran banatuta:

  • JUNIOR MAILA-MUTILAK: A1eko lehen 3 taldeak sailkatuko dira, Euskal Liga jokatu duten 5 taldeekin batera.
  • KADETE MAILA-MUTILAK: : A1eko lehen 3 taldeak sailkatuko dira, Euskal Liga jokatu duten 5 taldeekin batera
  • JUNIOR MAILA-NESKAK: A1eko lehen 4 taldeak sailkatuko dira, Euskal Liga jokatu duten 4 taldeekin batera.
  •  KADETE MAILA-NESKAK: : A1eko lehen 3 taldeak sailkatuko dira, Euskal Liga jokatu duten 5 taldeekin batera

Kanporaketen zozketa apirilaren 9an burutuko da 19etatik aurrera Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren lokaletan eta honako data orientagarri hauek aurreikusten dira:

  • 2019ko Apirila:      27 – 28
  • 2019ko Maiatza:    1 – 4 – 5 – 11 – 12 – 18 – 19 – 25 – 26

Bizkaiko Kopan izena emateko inprimakia

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak