EUSKADIKO ESKOLARTEKO JOKOAK: Tabirako Jesuitak txapeldun Errendimenduko Gizonezko Minietan eta titulu bikoitza Parte-hartzeko Haur Mailan

EUSKADIKO ESKOLARTEKO JOKOAK: Tabirako Jesuitak txapeldun Errendimenduko Gizonezko Minietan eta titulu bikoitza Parte-hartzeko Haur Mailan

Pasa den asteburuan hasi ziren Gasteizen XXXVI. Euskadiko Eskolarteko Jokoak Mini eta Haur mailetan. Bizkaitarrak ordezkatuz Patronato Maristas (Errendimen.Haurrak.Giz) , Berrio Otxoa (Errendimen,Haurrma,Emak), Tabirako Jesuitak (Errendimen.Mini Giz), Skatama Zubi Zaharra (Errendimen,Mini Emak) eta Asti Leku eta Askartza Partehartzeko Haur mailan, Gizonezkoetan eta Emakumezkoetan urrenez urren. Patronatok ostiralean bigarren jardunaldia jokatuko du.

Momentuz albiste onak Tabirako jesuitak 05 taldearentzat, izan ere Errendimenduko Gizonezko Minietan txapeldun bilakatu da. Haur mailako parte-hartzean ere talde bizkaitarrak izan ditugu nagusi. Asti leku eta Askartza aurkariak baino gehiago izan dira eta jokatutako bi partiduak irabazi dituzte. Gainontzeko mailetan ez zen arrakasta berdina izan. Errendimenduko Emakumezko Haur Mailan Berrio Otxoak Easoren aurka galdu eta San Viator taldeari irabazi zion, Azpi-txapeldun bilakatuz. Zorte berdina izan zuten Zubi Zaharrako Miniek, Easoren aurka galdu eta San Viatorri irabazita. Gizonezko Haur mailan Patronato Maristasek ez du dena bere esku, izan ere Askatuaken aurka galdu ostean Fundación 5+11ren aurka jokatuko dute ostiralean.

Gizonezko Haurrak-Errendimendua

(Salburua Udal Kiroldegia)

Jardunaldia 2017/05/27
10.15etan Patronato Maristas 58 – Askatuak Urdin 62

Jardunaldia 2017/06/02
18.30etan Fundación 5+11 A – Patronato Maristas

Jardunaldia 2017/06/03
10.00etan Askatuak Urdin – Fundación 5+11 A

Emakumezko Haurrak – Errendimendua

(Salburua Udal Kiroldegia)

Jardunaldia 2017/05/27
12.15etan Berrio Otxoa A  36 – Easo 03 Menditxu 63

Jardunaldia 2017/05/28
12.15etan  San Viator 20 – Berrio Otxoa A  46

Jardunaldia 2017/06/03
12.00etan  Easo 03 Menditxu – San Viator

Gizonezko Miniak – Errendimendua

( Ariznabarra Udal Kiroldegia)

Jardunaldia 2017/05/27 ª
12.15etan  Tabirako Jesuitak 98 – Easo 05 Urepel 68

Jardunaldia 2017/05/28
12.15etan  Corazonistas 55 – Tabirako Jesuitak 81

Jardunaldia 2017/06/03
12.00etan  Easo 05 Urepel – Corazonistas

Emakumezko Miniak – Errendimendua

(Ariznabarra Udal Kiroldegia)

Jardunaldia 2017/05/27
10.15etan  Skatama Zubi Zaharra 58 – Easo 05 Altzadi 72

Jardunaldia 2017/05/28 ª
10.15etan  San Viator A 81 – Skatama Zubi Zaharra 51

Jardunaldia 2017/06/03 ª
10.00etan  Easo 05 Altzadi – San Viator A

Gizonezko Haurrak – Partehartzea

(IbaiondoUdal Kiroldegia)

Jardunaldia 2017/05/27 ª
10.15etan  Asti Leku 75 – Hotel Castillo OKE 72

Jardunaldia 2017/05/28

10.15etan  Presentación de Maria 50 – Asti Leku 77

Jardunaldia 2017/06/03
10.00etan  Hotel Castillo OKE – Presentación de Maria

Emakumezko Haurrak – Partehartzea

(Ibaiondo Udal Kiroldegia)

Jardunaldia 2017/05/27
12.15etan Askartza Claret A 78 – Decoramik ISB 48

Jardunaldia 2017/05/28
12.15etan  Araski Eskola 28 – Askartza Claret A 68

Jardunaldia2017/06/03
12.00etan Decoramik ISB – Araski Eskola

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak