EUSKADIKO ESKOLARTEKO JOKOAK: Patronato Maristas eta barrio Otxoa Espainiako Txapelketetarako Sailkatuak

EUSKADIKO ESKOLARTEKO JOKOAK: Patronato Maristas eta barrio Otxoa Espainiako Txapelketetarako Sailkatuak

(ARGAZKIA: CB SANTUTXU)

Bukatu dira Euskadiko Eskolarteko Jokoak eta Haur Mailako Espainiako Kluben arteko Txapelketan bi ordezkari izango ditugu; Berrio Otxoa (Emakumezkoak) eta Patronato Maristas (Gizonezkoak). Talde biak Euskadiko Azpi-txapeldun izan ondoren Espainaiko Txapelketa jokatuko dute. Gizonezkoek Cambados eta Vilanova de Arousan jokatuko dute eta Emakumezkoek Marín-en. Txapelketak Ekainaren 11 eta 17 bitartean ospatuko dira.

Espainiako Txapelketarako zozketak egin dira eta Berrio Otxoa B Multzoan egongo da, Madrilgo lehen sailkatua den Movistar Estudiantes, Kanarietako lehen sailkatua den Spar Gran Canaria eta Andaluziako lehen sailkatua den Nanobytes Ramón y Cajal Granadarrekin batera. Aurreko Fasea gainditzeko lehen 3 postuetan sailkatu beharko dira. Patronato Maristas H multzoan dago kokaturik, Aragoiko bigarrena den CN Helios eta Kanarietako hirugarrena den CBA taldearekin. Multzo honetan soilik lehena igaroko da hurrengo fasera.

XXXVI: Euskadiko Eskolarteko Jokoen emaitza eta sailkapenak: Haur maila-Errendimendua:

Gizonezko Haur Maila –  Errendimendua (Salburua Udal Kiroldegia)

1.jardunaldia 2017/05/27
10.15etan Patronato Maristas 58 – 62 Askatuak Urdin

2. Jarudnaldia 2017/06/02
18.30etan Fundación 5+11 A 83 – 95 Patronato Maristas

3. Jardunaldia 2017/06/03
10.00etan Askatuak Urdin 50 – 45 Fundación 5+11 A

Sailkapena
1. Askatuak Urdin 2-0* (Espainiako Txapelketara sailkatua)

2. Patronato Maristas 1-1* (Espainiako Txapelketara sailkatua)

3. Fundación 5+11 A 0-2

Emakumezko Haur Maila – Errendimendua ( Salburua Udal Kiroldegia)

1. Jardunaldia 2017/05/27
12.15etan Berrio Otxoa A 03 36 – 63 Easo 03 Menditxu

2. Jardunaldia 2017/05/28
12.15etan San Viator 20 – 46 Berrio Otxoa A 03

3. Jardunaldia 2017/06/03
12.00etan Easo 03 Menditxu 88 – 42 San Viator

Sailkapena
1. Easo 03 Menditxu 2-0* (Espainiako Txapelketara sailkatua).

2. Berrio Otxoa A 03 1-1* (Espainiako Txapelketara sailkatua)

3. San Viator 0-2

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak