EUSKAL LIGA: Bilbao Unamunok liderrari irabazi dio Gizonezko Kadeteetan eta La Sallek A1era sailkatzea du helburu

EUSKAL LIGA: Bilbao Unamunok liderrari irabazi dio Gizonezko Kadeteetan eta La Sallek A1era sailkatzea du helburu

(ARGAZKIA: Basketbasko)

2017. urtea amaitu da Euskal Ligako taldeentzat. Oraindik beste bi jardunaldi gelditzen zaie lehen fasea bukatzeko. Asteburu honetan Bilbao Unamunok ezustekoa eman du Fundación 5+11 taldeari irabaziz Gasteizen eta La Salle Bilbaok bizirik jarraitzen du Emakumezko Kadeteetan A1era sailkatzeko helburuarekin.

GIZONEZKO KADETEAK

Joaneko partiduan Bilbao Unamunok erakutsi zuen Fundación 5+11 taldeari irabazteko gaitasuna izan zezakeela eta asteburu honetan lortu zuten. Denboraldiko lehendabiziko porrota izan zen arabarrentzat.  Jon Bilbaoren taldeak defentsa lan bikaina egin zuen eta atsedenaldira abantaila txiki batekin iritsi ziren, 26-29. Atsedenalditik bueltan bazirudien arabarrek beraien jokoa inposatuko zutela baina bizkaitarrek ez zioten utzi eta 2-16ko partzial bati esker Fundación taldeak lehendabiziko porrota jaso zuen, 57-64.

Horrez gain, asteburu honetan Loiola Indautxuk A1erako pasea ziurtatu du ZAST taldeari 67-73 irabazita.  Limpiezas Al.Garbi-k ezin izan zion Fundación 5+11 taldeari irabazi,56-76.

GIZONEZKO JUNIORRAK

Asteburu honetan duelu polita izan genuen Fundación-Bilbao Unamuno taldeen artean. Kadeteetan garaipena lortu bazen ere Juniorretan talde bizkaitarrak galdu egin zuen. Urdinek irudi ona eman zuten eta horrek motibazio berezia eman diete A1-era begira, non talde biek Euskadiko titulua eta Espainiako Txapelketarako sailkapena bilatuko duten. Larunbateko partiduan bazirudien talde baskoniarrak hamaikagarren garaipena lortuko zuela, batez ere lehendabiziko zatiaren ostean, 45-32 atsedenaldian. Ondoren partidua asko aldatu zen, Bilbao Unamunok bere defentsa aldatu eta aurkariari huts egiteak eragin zizkion, partiduari buelta emanez, 53-56. Bilbotarrek ordea, oraindik lana egin behar izan zuten, izan ere 2 minutu gelditzen ziren aurretik eta Gomezek beraientzako azken saskiratzea lortu zuen, 65-69. Prduan Pape Sow-ek aurkarien aukerekin bukatu zuen.

Gainontzeko taldeei dagokionez, GetxoSaskik 81-69 irabazi zion Electro Alavesa Araberri taldeari eta A1-ean sartzeko aukera sendoak ditu, hurrengo jardunaldia Tabirakoren aurka izango duelarik. Durangarrek 57-67 irabazi zioten Mondragon  taldeari eta oraindik 5. Postua lortzeko aukera sendoak dituzte.

EMAKUMEZKO KADETEAK

Albiste onak ditugu Bizkaitarrok maila honetan, izan ere La Salle Bilbaok bizirik jarraitzen du A1erako sailkapena lortzeko helburuan, asteburuan Araski Ointxeri 51-55 irabazi ondoren. Bere aldetik Loiola Indautxuk gehiegi apuratu zuen Kirolak Arabari gailentzeko (49-52) eta galtzeko zorian izan zen Gasteizen. Leire Vindel-ek taldearen erantzukizuna hartu zuen eta etxeko taldearen bi hirukoen berdinketa apurtzeko saskiratze bat eta jaurtiketa libre bat lortu zituen. Zorionez Gasteiztarren hiru puntuko azken jaurtiketa ez zen sartu eta garaipena Bilbora etorri zen.

Bizkaitarron hirugarren ordezkariak ezin izan zuen irabazi. Gernika KESB taldeak partidu zaila zuen Ointxe Araskiren aurka eta 64-86 galdu zuen.

EMAKUMEZKO JUNIORRAK

Gure taldeek hurrengo faseak prestatzea dute hurrengo zeregin bezala, hori dela eta Gernika KESB taldeak espero baino gehiago sufritu zuen azken postuan dagoen Electro Alavesa Marianistas taldeari irabazteko (52-59). Agian arrazoi berdinagatik Tabirakok gauzak zail jarri zizkion Electro Alavesa Araskiren aurka (57-73). Horrez gain Loiola Indautxuk 75-41 galdu zuen Asador 10 taldearen aurka.

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak