BIZKAIKO LIGA BEREZIAK: Bigarren jardunaldia eta dagoeneko talde batzuk nabarmentzen hasiak dira

BIZKAIKO LIGA BEREZIAK: Bigarren jardunaldia eta dagoeneko talde batzuk nabarmentzen hasiak dira

(ARGAZKIA: Iñaki Calvo)

Kadete eta Junior mailetako Bizkaiko Liga Bereziak martxan dira eta bigarren jardunaldia ospatu ostean, Euskal Ligarako igoera lortzeko kruzeak lortzea helburu duten talde asko nabarmentzen hasi dira. Hona hemen astero burutzen dugun laburpena, Gizonezkoen Kadete mailako Santurtzi-Leioa nabarmenduz.

GIZONEZKO KADETEAK

Bigarren jardunaldiko norgehiagoka nagusia kadeteen B multzoan ospatu zen,Santurtzi eta Leioaren aurkako partiduarekin. Talde biek partidu bikaina eskaini zien Mikel Trueba kiroldegira hurbildutakoei.

Iñaki Sedanoren mutilek joko alaia erakutsi zuten. Nagusi izan ziren hasieran, batez ere Unai Barruetari esker. Zuriek 17 puntu arteko abantaila izatera iritsi ziren baina atsedenaldira 27-36 iritsi ziren.

Atsedenaldiaren ondoren, moreek intentsitate gehiago erakutsi zuten, defentsa lanetan hobeto aritu zirelarik. Horrela emaitzari buelta eman eta 7 puntu arteko abantailak lortu zituzten. Partidua azken unean erabaki zen, etxeko taldea nagusitu zelarik 57-55.

B multzoko gainontzeko partiduetan, Paulesek garaipen argia lortu zuen Berrio Otxoaren aurka 29-129 eta multzoko lider izaten jarraitzen du Tabirakorekin berdinduta. Durangarrek garaipen argia lortu zuten Arrigorriagan. Liderraren atzetik aurkitzen dira Leioa eta Santurtzi, batean kale bestean alde talde bakoitzarentzat.

 

Gainera A multzoan Zornotzak bere multzoan nagusi dela erakusten jarraitzen du, Maristas taldeari 50-87 irabazita. Loiola Indautxu eta Getxok bere aldetik Unamuno eta La Salleri irabazi zioten.

EMAKUMEZKO KADETEAK

A multzoan, Durango eta Escolapioseko neskek partidu biak irabazi dituzte eta sailkapenaren buruan dira, Unamunok eta Aguilas Salesianosek hurbiletik jarraitzen diotelarik. Azken postuan daude Gernika KESB eta Zornotza oraindik garaipenik lortu gabe daudelarik, Unamuno eta Escolapiosen aurka galdu ondoren.

Tabirakok Kadeteetan duen beste taldea mailako talde faboritoa da. Paulesi 50 puntu inguruko aldearekin irabazi zion eta igoera faseko kruzeetarako bide zuzena hartu du. Askartza Durangarren atzetik da partidurik galdu gabe,Santutxun azken unean irabazita.Azkenik, Getxok 38-41 irabazi zion Laurori.

GIZONEZKO JUNIORRAK

A multzoan, Unamuno da bere partidu guztiak irabaztea lortu duen talde bakarra, Santurtziri 82-63 irabazi ondoren. Dosa Salesianosek etxean bere maila erakutsi zuen Padurari irabazteko. Berrio Otxoako gazte mailakoek lehendabiziko garaipena lortu dute eta Mungia azken postuan aurkitzen da.

B multzoan, La Salle eta Loiolak irabazi egin zuten eta sailkapenaren buruan bukatzeko hautagai nagusiak direla erakutsi dute. Hauen atzean aurkitzen dira Leioa eta Ibaizabal garaipen batekin. Askartzak eta Zornotzak ez dute oraindik garaipena ezagutzen.

EMAKUMEZKO JUNIORRAK

A multzoan, Zornotzak bere nagusitasuna erakusten jarraitzen du, oraingoan Laurori 52 puntuko aldearekin irabazi ostean.Mungia ere bi garaipenekin aurkitzen da. La Salle eta Salesianosek garaipen bakarra dute eta Escolapios eta Laurok ez dute garaipenik ezagutzen.

B multzoan eskuinaldekoak dira nagusi. Getxo eta Askartza buruan dira, Leioa eta La Salle atzetik dituztelarik. Unamunok eta Ibaizabalek ez dute oraindik garaipenik lortu.

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak