BIZKAIKO LIGA BEREZIAK: Martxan da lehen faseko bigarren itzulia

BIZKAIKO LIGA BEREZIAK: Martxan da lehen faseko bigarren itzulia

Bigarren itzuliko lehen jardunaldia eta Euskal Ligako kruzeak jolastea ahalbidetzen duten postuen lehia oso zabala da oraindik. Jaitsiera postuak argiago daude baina oraindik matematikoki tartea dago egoera horiei buelta emateko. Gizonezko Kadeteen jardunaldian Zornotzak lehen postua hurbil ikusten du Faduran Getxori irabazi ondoren.

GIZONEZKO JUNIORRAK

Gizonezko Junior mailako A multzoan  Dosa Salesianosek 64-40 irabazi zion Santurtziri Barakaldon. Unamonok 78-55 irabazi zion Mungiari. Multzoko lidertza erabakiko zuen partiduan Padurak 3 puntuko aldearekin irabazi zion Berrio Otxoari.

B multzoan Ibaizabalek 30 puntu inguruko aldearekin irabazi zion Zornotzari eta Loiolak  Askartzari irabazi zion lehen postuan  mantenduz. La Sallek arazo gehiago izan zituen Kandelazubietatik garaipena eramateko, azkenean 71-78.

EMAKUMEZKO JUNIORRAK

A multzoan Mungiak 57-34 irabazi zion Laurori. La Sallek 45-84 irabazi zion etxetik kanpo Escolapios taldeari eta Zornotza 79-39 nagusitu zen Salesianosen aurka, berdinketa hirukoitzarekin jarraituz.

B multzoan, Askartza 52-39 nagusitu zen. Getxok Galdakaon 13-76 irabazi zuen era Xabi Martinen Unamunok sorpresa eman zuen la Salleri 34-42 irabaziz.

GIZONEZKO KADETEAK

A multzoan, jardunaldiko partidu nagusia izan genuen. Fadurako kiroldegian A multzoko lehen bi sailkatuak elkarren aurka jokatu zuten. Zornotza lehen postua ziurtatzeko helburuarekin joan zen Fadurara.

Getxo hobeto hasi zen, 7-0eko partzialarekin eta ideia argiekin, baina Zornotza, pixkanaka partiduan sartzen joan zen, lehen laurdenean 16-11.  Bigarren laurdeneko azken minutuak Zornotzarren aldekoak izan ziren, markagailuan aurretik jarriz, atsedenaldian 26-30.

Txutxo eta Nerea Sanzen jokalariek ez zeuden amore emateko prest.  Partidua berdintzea lortu zuten eta hirugarren laurdena 43-46 bukatu zen.  Fernando Hernandezen taldea jakitun zen kruzeetan egotea erabakita utzi ahal zuela eta 2-11ko partziala lortu zuten, partidua erabakita utziz.

Horrez gain, Maristasek ia 40 puntuko aldearekin irabazi zion Iturribideri eta Loiolak 7 puntuko aldearekin irabazi zuen La Salleren aurkako derbi bilbotarra.

B multzoan lehen eta bigarren sailkatuak elkarren aurka jokatu zuten. Santurtzik luzapenean Paulesi irabaztea lortu zuen 69-72. Tabirakok 52 puntuko aldearekin irabazi zuen Berrio Otxokoako frontoian Eta Leioa Padura baino gehiago izan zen Arrigorriagan.

EMAKUMEZKO KADETAK

A multzoko norgehiagoka guztiak 15 puntu baino gutxiagoko diferentziekin bukatu ziren.  Escolapiosek 43-53 irabazi zuen Malosten eta partidurik galdu gabe jarraitzen du. Aguilas Salesianosek 42-53 irabazi zion Amorebietari eta Tabirakok bigarren postua mantendu zuen Unamunori 13 puntuko aldearekin irabaziz.

B multzoan Askartza Claret taldea 22-50 irabazi zion Paulesi Bagatzan eta partidurik galdu gabe jarraitzen du. Tabirakok Lauriri 28-90 irabazi zion eta Berrio Otxoa Getxo baino gehiago izan zen, partidu benetan berdinduan 48-43.

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak