BIZKAIKO LIGA BEREZIAK: Leioa lauko finaletik urbil dago Mutilen Kadeteetan Durangon irabazi ondoren

BIZKAIKO LIGA BEREZIAK: Leioa lauko finaletik urbil dago Mutilen Kadeteetan Durangon irabazi ondoren

(ARGAZKIA: Clickleioa.com) Landakon Tabirako Baqué eta Leioaren arteko partiduan izan ginen, Lauko Finaleko borrokarako ikuskizun bikaina eskaini zuten. Bigarren faseko ekuatorea igaro ondoren, partidu bakoitza erabakigarria izango da.

MUTILEN KADETE MAILA

Partidua oso berdindua hasi zen Landakon. Talde biek elkarrekiko errespetu handia erakutsi zuten, baina pixkanaka beraien jokoa nondik joango zen erakutsi zuten. Hasierako 6-7 minutuetan berdintasuna izan zen nagusi eta horrela adierazten zuen markagailuak 10-0. 0-7ko partzial bati esker Lagunilla eta Galdeano buru zuela, Iñaki Sedanorenak aurretik jarri ziren, 10-17, lehen laurdenean. Durangarrak erantzun zuten Osunderekin. Rodriguezen entrenatutako taldeak  2-3ko eremuko alternantzia proposatu zuen eta mina eragin zuen erasoan erreboteaz baliatuz.  Peñak kanpotik saskiratu zuen bisitarientzat eta 20-26 iritsi ziren atsedenaldira. Etxeko taldeak hobekuntza labur bat erakutsi zuen eta partidura engantxatu nahi zuela ikusten zen.

Atsedenaldia eta gero Leioakoak martxa bat gehiago zutela erakutsi zuten. Leioarren Lagunilla eta Mentxaka oldarkor aritu ziren eta horrek abantaila handitzea erakutsi zuen. 27-42 artekora arte abantaila handitu egin zen. Landakokoek erantzun zuten ondoren Osunderekin kanpotik bi jaurtiketa lortuz . Hirugarren laurdenean 34-44. Azken laurdenean leioarrak berriz ere hobeto kantxaratu ziren. Eremuko defentsa lortu zuten eskuinaldekoek. Mentxakak zuzendutako 6-10eko partzialak erabakita utzi zuen partidua. Tabirakok soilik kanpoko bidea aurkitu zuen. Abantailak 20 puntura arte handitu ziren baina azkenean 45-64 amaitu zen norgehiagoka. Garaipen garrantzitsua Iñaki Sedanorenentzat lauko finalari begira.

Gainontzeko 3 partiduetan Berrio Otxoak 47-53 irabazi zion La Salleri etxetik kanpo, Unamunok 67-51 irabazi zuen Urdanetaren aurka eta Patronatok 48-61 azken postuko Paulesi.

 

MUTILEN JUNIOR MAILA

Ez zen berdintasunik egon A1eko hiru partiduetan, izan ere partidu guztiak 15 puntu baino gehiagoko aldearekin bukatu ziren. Tabirako Baquek 61-78 irabazi zuen Urretan kanpokoek dominatutako partiduan. Leioak 81-51 irabazi zion Escolapiosi eta Paulesek ere berdina lortu zuen Iturribiden Maristasen aurka (53-80).

NESKEN JUNIOR MAILA

5 puntu baino gutxiagoko aldeagatik erabaki ziren hiru partidu nesken junior mailan. Escolapiosek 48-43 irabazi zion L Salleri Moyuan eta berdinketa hirukoitzaren parte da Askartzari harrapatu eta F4ko parte izateko. Zornotzak garaipen garrantzitsua lortu du 4ko finalerako Getxori 40-43 irabazita. Leioak 45-42 irabazi zion Unamunori eta bukatzeko Askartzak galdu gabe jarraitzen du Urdanetari 48-79 irabazi ondoren.

NESKEN KADETE MAILA

Etxeko talde gehienak izan ziren nagusi  nesken kadete mailako A1ean. Tabirako A ESP-k 42-57 irabazi zion beste talde durangarrari. Berrio Etxea sendo aritu zen etxean eta garaipena lortu zuen 53-50 Ugeraga Saski Sopelaren aurka. Getxok 48-43 irabazi zion Askartzari eskuinaldekoen arteko partiduan eta Unamunok 49-29 irabazi zion Pauleso bere defentsa onarekin.

 

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak