BIZKAIKO LIGA BEREZIAK: Mungiak garaipen garrantzitsua eskuratu du Emakumezkoen Junior Mailan Dosa Salesianosen

BIZKAIKO LIGA BEREZIAK: Mungiak garaipen garrantzitsua eskuratu du Emakumezkoen Junior Mailan Dosa Salesianosen

Hirugarren jardunaldia izan da Kadete eta Junior mailetako gure liga berezietan. Aipatzea da Emakumezko Junior mailan Mungiak Dosari 43-56 irabazi izana. Emaitza honekin Mungiarrek sailkapen buruan jarraitzen dute Zornotzarekin berdindurik.

EMAKUMEZKO JUNIORRAK

Gazte mailako A multzoan, liderrak irabazten jarraitzen dute. Mungiak Salesianosi irabazi zion jardunaldiko partidu nagusian.

Lehen laurdenean asmaezinik hasi ziren talde biak, baina pixkanaka Mungiarrak abantailen bat lortzen hasi ziren. Dena dela ez ziren erabakigarriak. Bigarren laurdenean,  Roberto Floresenek bigarren aukerez baliatu ziren baina etxeko entrenatzaileak eskatutako hutsarte baten ondorioz Barakaldarrek abantailak murriztu zituzten. Atsedenaldira 17-24.

Etxeko taldeak defentsan aldaketak burutu zituen eta markagailuan hurbiltzen joan zen. Mungiarrek ordea bikain erantzun zuten, hutsegiteak murriztuz. Hirugarren laurden bukaeran Dosa 8 puntura hurbildu zen, baina Floresenek asmatzen jarraitu zuten, azken laurdena 13 puntuko aldearekin abiaraziz.Azken laurdena parekatua izan zen, 17-18ko partziala izan zelarik. Amaieran 43-56.

Zornotzak 21 puntuko aldearekin irabazi zion Escolapios taldeari.

 

B Multzoan lau talde daude lidertzan bi garaipenen eta porrot batekin (Getxo, Leioa,Askartza eta La Salle). Atzetik dira Unamuno Construcciones Zamakoari irabazita. Leioak eskuinaldeko derbia irabazi zuen eta Askartzak 54-52 galdu zuen La Salleren aurka.

EMAKUMEZKO KADETEAK

A multzoan Aguilas Salesianosek hirugarren garaipena lortu du eta lidertzan jarraitzen du. Unamuno bigarren da Zornotzari irabazita.

B multzoan, Getxo eta Askartza lider dira, datorren jardunaldian elkarren aurka jokatuko dutelarik. Tabirakok hurbiletik jarraitzen die Askartzan galdu ondoren. Berrio Otxoak Laurori irabazi zion. Loiu eta Paules taldeek  irabazi ezinik jarraitzen dute

GIZONEZKO JUNIORRAK

Unamunok 71-63 galdu zuen Arrigorriagan. Xabi Canoen Santurtzik garaipen garrantzitsua lortu zuen Mungian. Berrio Otxoak puntu bakarragatik irabazi zion Dosa Salesianos taldeari.

B multzoan La Sallek eta Loiolak irabazi egin zuten berriz ere. Ibaizabalek Askartzari irabazi zion. Zornotza eta Askartza taldeak irabazi ezinik jarraitzen dute.

GIZONEZKO KADETEAK

A multzoan Zornotzak 102-27 irabaz zion la Salleti. Atzetik dira Getxo eta Maristas bi garaipen eta porrot bakarrarekin. Loiola eta La Salle bilbotarrak garaipen batekin eta bi porrotekin daude. Unamunok ez du partidurik irabazi.

B multzoan Tabirakok 46-51 irabazi zion Iñaki Sedanoren taldeari. Paules eta Santurtzik erraz irabazi zuten etxean jokaturiko partiduetan. Barakaldarrak sailkapenaren buruan jarraitzen dute Santurtzi eta Leioaren aurretik. Padura eta Berrio Otxoa azken postuetan dira garaipenik gabe. Datorren astean Tabirako-Paules ospatuko da Durangon.

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak