EUSKAL LIGAK: Bilbao Unamunok gauzak zail jarri zizkion Baskoniari Juniorretan baina ezin irabazi

EUSKAL LIGAK: Bilbao Unamunok gauzak zail jarri zizkion Baskoniari Juniorretan baina ezin irabazi

Euskal Ligak lehen itzulia bukatzear dira A1 eta A2an eta talde bizkaitarrek ikuskizuna ematen jarraitzen dute, aipagarriena asteburuan Bilbao Unamunok Juniorretan burututakoa. Bizkaitarrak Fundación 5+11 taldeari irabazteko zorian izan ziren baina garaipenak ihes egin zien azken hiru minutuetan.

GIZONEZKO JUNIORRAK

Jardunaldiko partidua Bilbao Unamuno eta Fundación 5+11 taldeek jokatu zuten. Bilbotarrek liderrak lehendabiziko partidua galtzea zuten helburu baina ez zuten lortu. Bazirudien oraingoan lortuko zutela baina ezin. Bikain hasi ziren urdinak, Nahuel de Val hirukoekin asmatzen zebilen, Endika Alonso kondo bukatzen zuen, Iñigo Betolazak bikain agindu eta saskiratu…7minuturako 19-4. Baskonia oraindik tokia hartu Gabe zegoen. Sow eta Sulkhanishvili bere jokoa erakutsi ezinik, baina Alex Esteban eta Rafael Souza pibotak kantxaratzean dena aldatu zen (25-18 10.min). Bigarren laurdenean urdinek diferentziak markatzen jarraitu zuten eta markagailua 51-28 jarri zen.

Fundación 5+11 ahaltsua krisian zegoen, Zorrotzan Bilbao Unamuno ikuskizuna ematen zebilen. Arabarren jokalaririk onenak, Alex Estebanek, hirukoak lortzen hasi zen, kontraerasoak aprobetxatu eta barneraketa bikainak egiten. Estebaneri beste jokalari batzuek lagundu zioten eta 31.minutura arte 10 puntutik gorako aldeek jarraitu zuten. Orduan iritsi ziren Bilbokoen arazoak. Baloi galera eta asmatu gabeko jaurtiketen ondorioz, 3-17ko partziala eman zen eta Sulkhanishviliren hiruko batek aurretik jarri zituen arabarrak 2 minuturen faltan, 71-73. Bilbotarrek 5 jaurtiketa eta 6 jabetza galdu zituzten eta azken segundoan, 32 minututan berea zen partidua nola galtzen zuten ikusi zuten.

Getxosaski bigarren jarri da Alter Consulting taldeari 74-51 irabazita eta Loiolak partidu ona jokatu arren ezin zion Easori irabazi (71-67).

A2an Tabirakok 61-51 irabazi zion Mondragoni eta Arrasatekoek sailkapenean berdindu diete. 

EMAKUMEZKO JUNIORRAK

Lidertzan bakarrik jarraitzeko aukera paregabea galdu zuen Gernika KESB-k. Aranurren kantxan galdu zuten beraien partidua. Gaizka Barearenak partiuduan hobeto sartu baziren ere, gipuzkoarrak hobeto iritsi ziren amaierara eta bizkaitarren ahaleginek ez zuten emaitzik eman (61-56).

Loiola Indautxuri gauzak txarrago joan zitzaizkion eta ezin izan zion Oiarso igoberriari irabazi (60-43).

A2an albiste oso onak gure ordezkarientzat. La Salle Bilbaok 57-53 irabazi zion Electro Alavesari eta Tabirako Baquek 46-35 Easori. Talde biak maila mantentzea ziurtatzen duten postuetan daude. Easo gipuzkoarrak berdinduta daude bi ordezkari bizkaitarrekin, beraz hurbiletik jarraitu beharko da talde gipuzkoarra.

GIZONEZKO KADETEAK

Derbia izan zen Ixerbekoan baina emozio gutxi. Bilbao Unamunok nagusitasuna erakutsi nahi zuen eta 11 minutu aski izan zuten helburua lortzeko. Zornotzak ez zuen asmatu eta bilbotarrei nor baino nor egiten saiatu ziren.19-23kora arte denak parean izan arren urdinek 4-19ko partziala lortu zuten, atsedenaldirako dena erabakita utziz, 23-41. Bigarren zaituan Jon Bilbaok bere gizonak kudeatu zituen hurrengo partiduetan pentsatuz. Bukaeran 37-78.

Ezer gutxi gehiago egin ahal izan zuen  Loiola Indautxuk Easo Adarraren aurka (97-65). Donostiarrei aurre egitea oso zaila izan zen nahiz eta Miguel Ruizek 30 puntu lortu.

A2an garaipen berri bat lortu du Paules Galtzagorrik, oraindoan Mondragon Unibertsitatearen aurka (56-61). Limpiezas Al.Garbik ez daki oraindik irabaztea zer den eta 76-54 galdu zuen marianistas taldearen aurka.

EMAKUMEZKO KADETEAK

A1ean denetariko emaitzak izan zituzten bizkaitarrek. Loiola Indautxuk 54-50 irabazi zion Easo Bankoari etaOintxe Araskirekin berdinduta jarraitzen du lidertzan. Elkarren aurka jokatuko dute hurrengo jardunaldian. Gernika KESB Ointxe Araskiren atzetik joan zen uneoro eta naiuz eta bigarren zatian hobeto aritu, garaipena arabarrentzat izan zen (68-79).

A2an antzekoa gertatu zen. La Salle Bilbaok beste garaipen bat pilatu zuen Cafes Aitonaren aurka 39-49 eta liderrarekin berdinduta dago. Askartza irabaztetik gertu ibili bazen ere57-59 galdu zuenj Araski Ointxe taldearen aurka.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak