EUSKAL LIGAK: Bilbao Basket Fundazioak eta Loiola Indautxuk galdu egin dute F4-ko finalerdietan

EUSKAL LIGAK: Bilbao Basket Fundazioak eta Loiola Indautxuk galdu egin dute F4-ko finalerdietan

(FOTOS E INFO: Basketbasko) Junior mailako Euskal Ligetako Lauko Finalak jokatu dira asteburu  honetan eta bertan izan dira Bilbao Basket Fundazioa eta Loiola Indautxu. Biek ala biek galdu egin zuten biek eta finalera sailkatu gabe geratu dira. Bilbotarrak Espainiako Txapelketara sailkatu gabe geratu dira.

BILBAO BASKET FUNDAZIOA 56 – EASO BEGITEK 72

Aurkariei erritmoa markatzen hasi zen Bilbao Basket Fundazioa perimetrotik lortutako saskiratzeei esker, horrez gain gipuzkoarren barneko jokoa kontrolatu zuten.

Roteta kantxan zegoela partidua pixkanaka aldatzen hasi zen donostiarren mesedetan. Bilbotarrek korrika egiteari utzi eta hirukoekin asmatu gabe ibili ziren. Josu Hans-ek barneko jokoan kontzentratu dira eta ondo funtzionatu du. Azken minutu bikain bati esker +7 iritsi dira atsedenaldira (33-40).

Bilbotarrak ez dira gai izan atsedenaldiaren ondoren erantzuteko. Punteriarik gabe pixkanaka gipuzkoarrek gailenduz jarraitu dute. Basterrechea izan da maila eman duen bakarra. Azken laurdenean bihotzez saiatu badira ere Easok partidua ondo kontrolatu du.

ASADOR 10 GIBAJAS 63 – LOIOLA INDAUTXU 54

Alba Pueblaren hiruko batekin abiatu da partidua Divino Maestro kantxan. Gasteiztarrak ia beti aurretik ibili dira, 6-7 puntuko aldeekin baina bilbotarrek 0-4ko partzial bati esker 15-12 bukatu da lehen laurdena.

Nerea Aurrerenek 0-10eko partziala lortu dute ondoren eta aurretik jarri dira. Momentu horretan Ibon Saenz de Lafuenterenek hutsartea eskatu dute baina Loiolarrek 0-16ra igo dute partziala.  7 minutu behar izan zituen Asador taldeak saskiratzeko, 17-27. Baina Loiolak bere horretan jarraitu du +14 (20-34.

A1eko liderrak 6-2ko partziala lortu du atsedenaldiaren ondoren eta 10 puntu ingurura hurbildu da, 28-37. Nerea Aurreren hutsartearekin 33-37 hurbildu dira arabarrak eta pixka bat geroago Montse Gutierrezen bi jaurtiketa libre eta Maria Alkortaren hiruko bati esker aurretik jarri dira, 40-39. Partziala gorantz joan da, 10-0, Carlota Gonzalezen beste hiruko bati esker. 26-5eko partziala Asadorrentzat hirugarren laurdenean 46-39.

Hiruko lerrotik Paule Portillak oraindik sinesten jarraitzeko arrazoiak eman dio bere taldeari 50-44. Momentu horretan etorri da Carlota Gonzalezen erantzuna, 55-48, 06:09 aurretik. Portillaren beste hiruko batek emozio jarri du, 57-54. Hurbiltzeko aukera gehiago izan arren Alba Puebla eta Maria Alkortak erabakita utzi dute partidua. Asador 10 Gibajas finalera.

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak