Bidaideak Bilbao BSR eta Zornotza taldeen debut bikainak

Bidaideak Bilbao BSR eta Zornotza taldeen debut bikainak

[box]Asteburu honetan Bizkaiko lurretan jokatu den saskibaloi partida bakarra Bidaideak Bilbao BSR-rena izan da. Denboraldi berria, proiektu berria, aulkian aldaketa, baina Bidaideak BSR taldeak lehiari eutsi dio ia 8 hilabete geroago, utzi zuen bezala, AMIAB Albaceteri irabaziz eta nagusituz. Bizkaiko taldeen beste hiru partidak Euskaditik kanpo izan ziren eta emaitza ezberdina izan zuten. Zornotzak Alcobendasi irabazi zion bigarren zati bikaina eginda (74-89), Lointek Gernika Bizkaiak Avenueren aurka gogor jokatu zuen, baina 72-64 galdu zuen eta RETAbet Baxi Manresaren atzetik joan zen beti eta ez zuen irabazteko aukerarik izan (94-78).[/box]

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak