Maiane Aizpiruak betidanik jokatu du Tabirakon, Kurutziaga Ikastolan aritu ondoren. Bere amak jokatzen zuelako hasi zen kirol hau praktikatzen, ondoren Tabirakon jokatzeko. Gazte mailako bere lehen urtean AEBra joan zen, Ohiora hain zuen. Bertan ingelesa eta saskibaloia uztartu zituen batera. Ibaizabalen lehen deiari uko egin eta gero aurten baietza eman eta Emakumezkoen 2.Ligan jokatzea onartu du. Mailara egokitzea asko kostatu zaiola aitortzen du baina progresio handia izan duenaren jakitun da. Orain gora begiratzea baino ez zaio geratzen bere talentua noraino iritsi daitekeen jakiteko.
Maiane Aizpurua: “Nire kideek asko lagundu zidaten denboraldiaren hasieran”
Partekatu berri hau
Lotutako albisteak
Sare Sozialak