Arbitroen kolektiboak denboraldi hasieran egon ohi diren berrikuntzetara egokitzeko formakuntzarekin lanean jarraitzen du. Bizkaiako arbitroen Batzordeko idazkaria eta Bizkaiko kantxetan arbitro ezaguna den Mikel Seguradorekin egon gara. Seguradok Bizkaiko saskibaloiaren eta arbitratzeko interesa dutenen kide berrien gaineko bere ikuspuntua adierazi digu.
BATZORDEAREN OSAKETA ETA KAPTAZIO ARAZOAK
Ezer baino lehen, Bizkaiko Arbitroen Batzordeak nork osatzen duen eta nola funtzionatzen duen adierazi nahi dizuet.
Batzordea 185 arbitro eta mahaiko ofizialez osatuta dago, 10 pertsonez osoturiko Zuzendaritza Batzordea dauka eta horien artean nago ni.
Kolektibo bezala dugun arazo handiena kaptazioarena da. Konponbidea bilatzen denbora asko ematen dugu.Kirol guztietan gertatzen den arazoa da. Kirolean ahozko biolentzia desagertzeko plan zehatz baten gainean lanean ari gara, izan ere hori da arbitratu nahi ez izatearen faktore nagusiena.
17/18 DENBORALDIA. BERRITASUNAK IKASTAROETAN
Gaur egun bi dira praktikan jartzen hari garen berritasunak; Alde batetik, formakuntzan mahaiko ofiziala eta arbitratzea erakusten da, biak batera. Beste alde batetik emakumezkoei espresuki zuzenduriko ikastaroa burutu dugu. Denboraldi honetan 21 pertsona batu dira Batzordera eta bi hilabete daramatzagu lehiaketan. Kopuru oso ona da.
Praktikan jartzen ditugu arbitrajean guztiz erroturik dagoen praktika, errespetuan, kiroltasunean eta dibertsioan oinarriturik.
Formakuntza horren barruan, 4 orduko alde praktiko bat sartu dugu baina ez du arbitratzeko gaitasuna ematen. Norbait arbitratzen jartzeko, gutxiengo batzuk betetzen dituen norbait jartzen dugu, behin hasitakoan jarraitu egingo duena. Normalean erabakia hautagaiaren eta nire artean hartzen dugu.
ENTRENAMENDUAK. OSTEGUN GUZTIETAN DEUSTON
Ostegunero entrenatzen dugu 18:00etatik 20:00etara Deustuko Kiroldegian. Ikasten, arbitrajean hobetzen eta ondo pasa nahi duen orori bertaratzera animatzen diogu.
Batez beste 20 pertsona izaten dira, ikastaroetan 33 izatera iristen garelarik. Entrenamendu onak burutzeko irudimena izan behar dugu eta jendea bertaratzeak gauzak ongi egiten diren seinale argia da.
KIDEEN IGOEREZ HARRO
Kideetariko bat mailaz igotzeak harro egotea sentiarazten dit. Azkenean esfortzua, lana eta dedikazioa saritzen dira. Azken helburua egiten denaz gozatzea da.
BATZORDEKO KIDEAK ERREFERENTEAK DIRA
Arbitrajearen erreferentzia nagusia Batzordea osatzen duten pertsonak dira. Guzti hauek, astebururo lehiaketa guztiak aurrera eramateaz arduratzen dira. Batzordeak ACBko 3 arbitro ditu, bi 1multzoan eta 3 bi multzoan,27 3 multzoan eta 4 Euskal Batzordean.
“0 URRTSA” BIZKAIAN ERE BAI
Noski, Bizkaian arau berriak aplikatzen dira “0 Urratsaren” eta deskalifikatzeen gainean. Berritasun asko sartu dira eta arbitroen kolektiboari transmititzen saiatu gara dagoeneko.