Ukraina, Belgika, Espainia eta Euskadi, XI. “Barakaldo Hiria” Torneoan

Ukraina, Belgika, Espainia eta Euskadi, XI. “Barakaldo Hiria” Torneoan

Lehiaketa ofizialak amaituta, hemen da urtero bezala “Barakaldo Hiria” torneoa. Hamaikagarren edizio honetan nesken saskibaloia izango da protagonista eta lehiaketa honetan aurrenekoz parte hartuko duten  Belgika U19eta Ukraina U20 selekzioen presentzia izango dugu. Beraiekin lehiatuko dira Espainia U19 eta Euskal Selekzio Absolutua. Uztailaren 6 eta 7an izango da zita Barakaldoko Lasesarre Kiroldegian.

 

Udako torneo honek Europan etorkizun handia duten jokalariak elkartuko ditu.  Beraien formakuntza etapa amaieran dauden hainbat jokalari Lasesarren izango dira, dena emateko prest. Finalerdia eta finala izango ditu torneoak.

 

LARUNBATA, UZTAILAK 6

18etan: Espainia – Ukraina

20:15etan: Euskadi – Belgika

IGANDEA, UZTAILAK 7

10:30etan: Hirugarren postua

12:30etan: Finala

Maila absolutuko Euskal selekzioak etxean jokatuko du. Aurretik erakutsi du zertarako gai den eta txapelketa irabazteko asmoz irtengo dira kantxara. Mario Lopezen gidaritzapean arituko dira jokalari euskaldunak. Espainia U19, Tailandiako U19 Munduko Txapelketa ari da prestatzen. Fabián Tellezenen jokalari asko Estatu Batuetako Unibertsitate Ligetan ari dira  eta Munduko Txapelketan goian ibiltzeko taldea dute. Belgikako selekzioa ere gurean izango da. Espainiarrek bezala, hauek ere Munduko Txapelketako prestaketan burubelarri dabiltza eta ez dugu ahaztu behar maila absolutuko Belgikako selekzioak ezustekoa eman zuela azken Munduko Txapelketan. Selekzio honek Europako talde onenetako eta WNBA ko hainbat jokalari ditu eta beraz erakargarria izango da zaletuentzat jokalari hauek jarraikortasuna erakusten duten ikustea. Ukrainia U20 Europako B mailatik A mailara igotzeko helburuarekin dator bizkaira. Pristinan izango dute horretarako aukera abuztuaren 3tik 11ra.

Torneo honetan lagundu nahi duen orok boluntario bezala izena emateko aukera izango du Bizkaiko Saskibaloi Federazioan. Hemen duzue esteka: Boluntarioen izen ematea.

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak