Catalunya txapeldun! (44-72)

Catalunya txapeldun! (44-72)

Azkarregi suertatu zen finala. Laster utzi zuen erreakzio gabe Euskadi Catalunyak, ‘-14ko partzial baten ostean lehenbiziko bost minutuak igarota soilik. Oso intentsitate defentsibo ona inposatu zuten katalanak, euskaldunen partez galdera asko suposatuz. Handia zen euren presioa, anotazio aldetik Marc Giménez hegalariarekin lagunduta. Saskiratze gutxi egin zituen Euskadik jokaldien harira, eta hasieran batez ere banakako puntuen bitartez saiatu zen desabantaila hura murrizten.

26 puntuko errenta zuen eskuartean Catalunyak atsedena iritsita. Ostera, nolabaiteko freskotasuna eman zion Euskadiri Mikel Sainz de la Maza eta Jagoba Guerreroren sarrerak, beranduegi nolabait ere. Kostata mugitu zezaketen baloia, puntuak eskuratzea zeregin konplexuegia bihurtuta. Zonaldeko defentsa aplikatu zuen Jurgi Caminosek azkenean sarraskia gelditu nahian.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak