Bost bizkaitar Talentu Operazioan

tecnificación ardanza
tecnificación ardanza

Oier Ardanza, Borja Fernández ,  Iñigo Pedrosa (U13 gizonezkoak), Aitana Vergara eta June Zubiaga (U13 emakumezkoak) jokalari bizkaitarrak Espainiako Federazioaren U13 selekzioen entrenamendu saioetan izango dira. Espainiako Federazioak atzo eman zituen ezagutzera 2014ko “Operacion Talento” programan parte hartuko duten jokalarien zerrenda. Bertan, Espainiako U13ko jokalaririk onenek parte hartzen dute, 2001 eta 2002 urteetan jaiotakoak.

Lehenengo neskek entrenatuko dute, abuztuaren 1etik 3ra kontzentratuko dira Guadalajaran. Aitana Vergara (Loiola Indautxu – 2001) eta June Zubiaga (Allende Salazar – 2002) daude deituak.

Mutiletan, Oier Ardanza (Tabirako – 2001), Borja Fernandez (Askartza – 2001) eta Iñigo Pedrosa (Askartza – 2002) bizkaitarrek parte hartuko dute. Deialdian ere Loiola Indautxuko Alessandro Scariolo (2001) dago. Egonaldia abuztuaren 4tik 6ra izango da, baita Guadalajaran ere.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak