Derrigorrezko zita Bizkaia GDKOrekin Urretan

urreta
urreta

Emakumezkoen Ligako azken jardunaldia asteburu honetan jokatuko da, eta Bizkaia GDKOk aukera gehiagorik ez du. Larunbatean Liga Erregularra amaitzen da, eta Bizkaia GDKOk bere etorkizuna aldi berean bi kantxatan jokatuko du. Alde batetik, Urretan bere afizioaren aurrean derrigorrez irabazi beharreko partidua dute. Beste alde batetik, Ángel Nieton, Zamora eta Mann Filterren arteko neurketan.

Partidua irabazi eta Alimentos de Zamorak partidua galtzea. Hori da Bizkaia GDKOk datorren urtean beriz ere Emakumezkoen Ligan jokatzeko behar duena. Beste aukerarik ez dago. Galdakaoztarral CB Conqueroren aurka jokatuko dute larunbat arratsaldean Urretan. Huelvako taldeak 9 garaipen eskuratu ditu jada, azkena UPVren aurka. Andaluziarrek ez dute ezer jokoan, sailkapenean posizioren bat edo beste igotzea soilik. Euren izarra Tyrone Mosby hegal-pibota da, eta Aya Traoré Ibaizabaleko jokalari ohia ere bertan izango da.

Informazio gehiago gaztelaniaz ikusgai.

Beraz, larunbat arratsaldean Urretan eta Ángel Nieton gertatzen denaren zain egongo gara, non Mann Filterrek ere ez duen ezer jokoan.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak