Espainiako Junior Nesken Txapelketa: final laurdenetan jada Loiola Indautxu! Aurkaria, San Isidro A

[:es]FF JUNIOR FEM: Espectacular partido que se apunta Loiola (78-77)

Partiduari buelta eman eta guzti, 60-55 irabazi zuten Alex Aurreren neskek atzo Donostiako Josean Gaska polikiroldegian. Hartara, oraingoan Valladolideko San Isidro A taldeari egin beharko diote aurre finalaurrekoetan sartu eta dominak eskuratzearren lehiatzeko. Plantila motz eta neska altuegirik gabe hartu zuten mendean Rivas promete, multzo-fasean sufritutako higadura jasanda ere. Hona dakarkizuegu FEB-en argitaratutako kronika:

Erritmo indartsuagoz baliatu ziren hasieratik Rivas Prometeko jokalariak, atsedenean 16-30ko markagailua pairatuz. Alabaina, hobe aritu izan ziren bilbotarrak hirugarren tartean, oraindik kontran desabantaila nabarmena izan arren (35-46). Aldiz, itzela azkenekoan gertatutakoa: erasoan ataskatu ziren madrildarrak ia guztiz eta anotazioak ugaritzen Indautxukoak, harik eta Itsasne Alonsok 53ko berdinketa eskuratu. Ostera, Noelia Jordek taldea aurreratzen zuen beste saskiraketa batekin, 55-53, amaierako puntu bakan batzuek garaipena euren alde eramanda.

Itziar Ariztimuño (11 puntu, 11 errebote, jasotako 14 falta eta 22ko balorazioarekin) eta Julia San Juan (13 puntu, 12 errebote, jasotako 4 falta eta 17ko balorazioarekin) izan ziren hoberenak bizkaitarren aldetik.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak